Euskaldunok munduan  IV. urtea // 136. zenbakia

Azkarate Txilen eta Argentinan


Bizkaie!

Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeroalea eta Kultura sailburua Txilen eta Argentinan egon zan pasa dan astean hizkuntza eta elebitasun gaietan hitzarpenak izenpetzeko helburuagaz. Bide batez, euskera eskolak sendotzeko ekarpenak egin ebazan eta Argentinako Necochea uraian ospatutako Argentinako Euskal Astean parte hartuko eban Jaurlaritzaren ordezkari legez.

Txilen

Txileko Gobernuagaz sinatutako akordioa bertako hizkuntza indigenen normalizazinorako eta irakaspenerako programearen eta Gobernuak garatu gura dituan elebitasun arloko programen barruan dago. Hizkuntza Indigenen Normalizazino eta Biziberritzearen inguruko mintegian sinatu zan protokoloa.

Pasa dan ikasturtetik, Txileko lau unibersidadeetan euskerea eta euskal kulturea ikasteko aukerea dago, Euskal Etxeari esker. Azkaratek, eskola honeek sendotzeko ekarpentxua egin guran, Txileko Kultura eta Hezkuntza ministroakaz batzarra egin eta Santiago uriburuan nekazaritzearen inguruko Exporural azokan euskal erakustokia zabaldu eban.

Argentinan

Lehenago aitatu legez, Necochean Argentinako Euskal Astean parte hartuko eban Azkaratek Eusko Jaurlaritzearen izenean. FEVAgaz (Argentinako Euskal Alkarteen Federazinoa) euskal gaien inguruko liburutegia garatzeko hitzarmena eta euskera eskolen garapenerako FEVA eta HABEren arteko hitzarmena sinatu ebazan han.