Kulturea  IV. urtea // 136. zenbakia

Pirritx eta Porrotxen azken abenturea


Bizkaie!

Pirritx eta Porrotx pailazoek 'Gorka konpontzailea' liburua atara barri dabe. Testua Mitxel Muruaren eskutik dator eta Julen Tokerok jantzi dau marrazkiz. Lanaren helburua umeei familia mueta desbardinak dagozala modu errazean jakinarazotea da. Holan, liburuko protagonista Gorkak ama bi ditu. Ospitale batean ezagutu eben alkar Gorkak, Porrotxek eta Pirritxek, azken honi apendizea kendu eutsen egunean. Gorkak apurtuta dagozan gauzak konpontzen ditu eta berarentzat, jostailurik onenak erremintak dira. Ospitalean bertan, Gorkaren ama biak ezagutu dabez Porrotxek eta Pirritxek.

Joxe Mari Agirretxe Porrotxen esanetan, ipuina pedagogismotik urrun dago. 'Lagun horrek, aita eta ama izan beharrean, ama bi ditu, bai, baina gauza horreekaz helduok izaten doguz arazoak; umeek, barriz, maitasunean bizi badira, ez'. 'Istorioaren iturburua ez da lesbianismoa, pailazoen eta Gorka konpontzailearen arteko abenturea baino', zehaztu gura izan dau Muruak.