Musikaire 2008, musikea, antzerkia eta jantzea buztartzen dituan jaialdia zapatu honetan hasiko da

Bizkaie! 2008-06-18 15:09   kulturbiz

Bagilaren 21etik garagarrilaren 28ra, 17 emonaldi eskainiko ditu Elorrioko XX. Musikaire jaialdiak: 10 kontzertu, 4 jantza ikuskizun, kale antzerki bi eta magia ikuskizun bat.

Bagilaren 21etik garagarrilaren 28ra, 17 emonaldi eskainiko ditu Elorrioko XX. Musikaire jaialdiak: 10 kontzertu, 4 jantza ikuskizun, kale antzerki bi eta magia ikuskizun bat.

'Klima aldaketa txiki ixten dauen fenomeno bitxia jazoten da Elorrion urtero, garagarrila hurreratu ahala. Munduko leku askotatik hasten dira artistak agertzen, baita etxekoak be; herriko txoko ahaztuak paraje zoragarri bihurtzen dira, argia eta ilargia eta hego haizea lagun; jauregietako lorategi ostendu misteriotsuak ikusgai jarten dira, daben edertasun betean; ermita eta elizetara fededunak zein fedebakoak be hurreratzen dira…'. Horreek guztiak definiduten dau Musikaire.

Jaialdiaren ardatz nagusiak musikea, antzerkia eta jantzea dira. Danetariko estiloak ume, gazte eta nagusien gozamenerako.

Aurten, musikearen arloan estilo ugari buztartzen dira. Ikutu klasikoa daben kontzertuak, hau da, folk-a, jazz-a, bossa-nova, fadoa, munduko musikak, musika tradizionala… zein ikutu modernoa dituenak, elektronikoa, rock-a, musika baltza… Aitagarrienak Omar Sosa, Ska Cubano, Juan Carlos Perez, Fado Em Si Bemol edota Euclydes Mattos dira.

Jantzeari jagokonez, publiko familiarrarentzako egokiak diren Aracaladanza edota Kairoko Derbitxeak ezagunak arituko dira. Euskal Herritik datorkigu dantza alorreko apustu berritzailea; Tanttaka eta Kukai konpainien "Hnuy illa..."

Antzerkiaren arloan, Markeliñe konpainiaren 'Terapia?' obra barria da azpimarragarria baita Teatrino dei Piedi konpainiaren kale antzerkia be. Magiak be lekutxua izango dau.

www.musikaire.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu