EHUko Abesbatzak lau kontzertu eskainiko ditu Eslovenian bihartik astelehenera bitartean

Bizkaie! 2008-06-19 14:16   Euskaldunak munduan

Sentvid hiri esloveniarreko Koru Jaialdiak milaka abeslari batzen ditu, eta aurten, Eslovenia Europar Batasuneko (EB) presidentea danez, jaialdiaren antolatzaileek EBko herrialdetako koru bana konbidau nahi izan dabe eta Euskal Herriko Unibersisadeko (EHU) Abesbatza izan da Estaduko konbidatu bakarra.

Jaialdiaren programearen barruan, EHUko Koruak Kamniken eskainiko dau kontzertu bat zapatuan, eta Sentvideko koru kontzentrazinoan parte hartuko dau domekan. Sentvid-en kontzertu bat egiten da aire zabalean jaialdiko abesbatza guztiakaz, EHUko iturriek jakinarazo dabenez.

Horrezaz gan, Espainiako Enbaxadearen konbidapenari erantzunez, EHUko Abesbatzak Kranjen eta Idrijan eskainiko ditu kontzertu guztiak eta bide batez, esloveniar lurraldeetan egonaldia egingo dau.

Bigarren aldiz kantauko dau EHUko Korua Eslovenian. Izan be, orain bost urte Ljubljanan abestu ebalako Ljubljanako Unibersidadearen Koruak antolatutako kontzertu bira ospetsuan, APZ Tone Tomsic izenekoan.

Kontuak kontu, bira esloveniarraren egitaraua ondokoa izango da: bihar, barikuz, kontzertua Kranjen; zapatuan, Kamniken kontzertu partekatua; domekan, Sentvideko Koru Jaialdiko emonaldia; astelehenean, Idrijan kontzertua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu