Heziberri, hezkuntza-sistemearen diseinuan gizartearen partaidetzea sustatzeko programea
2008-06-19 18:24Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 'Heziberri' izeneko proiektu barria aurkeztu dau Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan. Hezkuntza-sistemearen diseinuan gizartearen partaidetzea sustatzeko bokazinoagaz sortu da 'Heziberri', programearen sustatzaileek jakinarazo dabenez.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 'Heziberri' izeneko proiektu barria aurkeztu dau Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan. Hezkuntza-sistemearen diseinuan gizartearen partaidetzea sustatzeko bokazinoagaz sortu da 'Heziberri', programearen sustatzaileek jakinarazo dabenez.
'Gizarte aurreratuek aurre egin behar deutsen erronkei arrakastaz ekiteko, hezkuntza-sistemaren diseinuan gizartearen parte-hartzea sustatzeko bokazinoagaz sortzen da 'Heziberri' proiektua', azaldu dabe.
Eusko Jaurlaritzeak Barrikuntzearen Urtea izentau dau 2008. urtea eta, Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) Europarentzat 'erreferentzia izateko, hezkuntzeari behar dauen orientazinoa emon behar deutsagu, espiritu sortzailea, norberak ikastea eta ezagutzearen gizartean txertatzeko euskal gazteei lanbide-prestakuntza egokia bermatuko deutsen alkarbizitza-baloreak sustatzeko'.
Helburu hori lortzeko, hezkuntza-eragile guztien ikuspegi eta proposamenak behar dirala azpimarratu dabe eta, hori da, hain zuzen be, 'Heziberri' proiektuak web-orriaren bidez martxan jarri dauen ekarpen eta hausnarketarako espazioa. Hezkuntza Foru Europarrak zemendiaren 14an eta 15ean Bilbon egingo dauen biltzarraren bidez emongo jako amaierea prozesuari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!