Bakiok 'Zilarrezko Erratza' jaso dau

Bizkaie! 2008-06-19 14:24

Herriaren garbiketeagaitik eta hondakinen tratamentuaren kudeaketeaigatik jaso dauen saria 50 bat herri eta entidadek jasoko dabe eta Ategrus Hondakinen eta Ingurumenaren Kudeaketarako Alkarte Teknikoak urte birik behin emoten dau.

Bakiok 'Zilarrezko Erratza' jaso dau herriaren garbiketeagaitik eta hondakinen tratamentuaren kudeaketeaigatik. Saria 50 bat herri eta entidadek jasoko dabe eta Ategrus Hondakinen eta Ingurumenaren Kudeaketarako Alkarte Teknikoak urte birik behin emoten dau.

Bakioko Udaleko iturriek jakinarazo dabenez, 'uri-garbiketarako eta hondakinen tratamenturako herri bizkaitarrak eukan eta dauen zerbitzu kopuru zabala egokia dalako' jaso dabe saria. Bakioko Udalak herritarren artean ura aurreztearen alde egindako sensibilizazino kanpainak be kontuan izan ditue.

Bakiok 20.000 biztanle baino gitxiagoko herrien kategorian parte hartu dau. Udalak azken urteotan egindako hobekuntzak eta zerbitzu horreetara bideratutako baliabideen ganeko dokumentazinoa aurkeztu behar izan ditu.

Uri-garbiketea eta hondakinen tratamentuaren zerbitzuen kalidadea 'aitagarria da' Bakion eta holan adierazo dau Ategrus alkarteak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu