'Bidaiariaren Txokoa' programeak bidaia-postalen lehiaketarako deialdia zabaldu dau

Bizkaie! 2008-06-18 14:06

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren 'Bidaiariaren Txokoa' programeak bidaia-postalen lehiaketarako deialdia egin dau hirugarren urtez. Izena emoteko epea irailaren 19ra arte egongo da zabalik. Postal irabazlearen jaubeak hiru eguneko egonaldia irabaziko dau Kantabriako edo Asturiaseko landa-hotel batean bi lagunentzako.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren 'Bidaiariaren Txokoa' programeak bidaia-postalen lehiaketarako deialdia egin dau hirugarren urtez.

Izena emoteko epea irailaren 19ra arte egongo da zabalik, 18 urtetik gorako edozeinek parte hartzeko. Gaia, postaleko irudiarena zein testuarena, librea izango da. Epaimahaiak irudiaren originaltasunaz gan, marrazkia, lehiaketarako berenberegi egindako lana eta edozein bidaiatan erositako egiazko postala izan daiteke-, testuaren kalidadea be balorauko dau, gaztelaniaz zein euskeraz idatzita egon. Baldintza bakarra dago: testuek postalen ohiko estiloaren arabera idatzita egon behar dabe. Aurkeztutako lanak 11x17 zentimetrokoak izango dira gitxienez eta 24x30 zentimetrokoak gehienez.

Postalak -lehiakide bakotxak bat besterik ez- postaz bialdu beharko dira, parte-hartzailearen datuakaz batera, honako helbide honetara: Begoñako Udaltegia, Kultura eta Hezkuntza Saila; Circo Amateur Club Deportivo, 2 (48004 Bilbo). Jasotako postal batzuk erakusketa batean ikusi ahal izango dira udaltegian bertan urriaren 1etik 17ra bitartean.


Sariak

Epaimahaiak irailaren 30ean jakinarazoko dau epaia. Postal irabazlearen jaubeak lagun birentzako hiru eguneko eta gau biko egonaldia irabaziko dau Kantabria edo Asturiasko landa-hotel batean. Bigarrenak 'Euskal Herria' aldizkariaren urtebeko harpidetzea eta hiru gida-liburu irabaziko ditu. Hirugarrenak Elkar Megadendako bidaia-materialaz osotutako 90 euroko lotea. Hirurek eta Begoñako -4. Barrutiko- bizilagunek idatzitako zazpi postal onenen jaubeek offset-ean inprimautako Hofmann muetako album digitala eta diploma bana jasoko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu