Ikasleen ahozko produkzinoa eta hizkuntzearen kalidadea
2004-10-29 00:00 Euskerea berbagai
Orain arteko ahaleginetan, oro har, zuzentasunari emoten izan jako lehentasuna, eta gero jatortasunari. Horrek, besteak beste, eredu estandarretik urruneko berbetea darabilen hiztun egoki asko konplexuz beteteko balio izan dau. Gaur egun, egoera hau sufritzen dabenak, aldiz, ez dira eredu estandarretik urrun dagozan euskalkietan berba egiten daben adin batetik gorako euskaldun zaharrak bakarrik. Hiztun egoki horreek herri txiki euskaldunetatik euskerea berreskuratu daben uri ertainetako ikastola edo ikastetxeetara joandako ikasleak diranean be, egoera berbera errepetiduten da. Askotan, euskera jatorra bera baita urietako ...
Kontzertuz betea Bilbaoko Kafe Antzokia
2004-10-29 00:00 Musikea
Black Roots Festival
Urriaren 22an eta 23an baltz jatorriko doinuz josiko da Bilbao. Ambassah' Dub Generation, Koniec, Guateque Allstars, Jayme Marques Trio eta Funxplosion hur-hurretik ikusi ahal izango doguz. Bestetik, New Yorkeko Sugarman Threen taldea be kontuan hartzekoa da; bogaloo, soul, funk eta r&b doinuak joten maisuak dira. Dantzarako taldea.
Amaitzeko, aurrerapenei dagokienean, datozen hilabeteotan besteak beste honako artista eta taldeak izango doguz Kafe Antzokian: Sagarroi, Western Special, Los Del Tonos, La Vacazul, Pastora, Wintercase Festival, Toasters, Maceo Parker ...
Mahatsaren azukerea
2004-10-29 00:00 Jan edanak
Azukerek fotosintesiak sortarazoten dabez. Lehenengo agertzen dan azukerea sakarosea da. Sortutako azukerearen kopuru bat hostoak berak erabilten dau bere arnasketa zelularrerako, eta beste kopuru bat almidoi bihurtzen da, gero landareak erreserba legez gordeteko.
Landareen hostoen jardun fotosintetikoa adinaren eta aihenaren kokapenaren araberakoa da. Fotosintesiaren intensidadea hasiera baten landarearen beheko aihenetan da gogorrena eta apurka-apurka hasten dira gero hostoak indarra hartzen.
Behar dauanaren arabera, landareak floemearen bidez bideratzen dauz azukerak bere atal desbardinetara.
Landarearen hazkunde garaian, azukera ...
Bilbao Hiria XVII. Pop-Rock Lehiaketea
2004-10-29 00:00 Musikea
Informazino zehatzagoa eskuratzeko edo Lehiaketearen oinarrien barri behar badozue, hona hemen, telefono zenbaki eta helbideak:
Tel.: 944.151.306.
Fax: 944.155.919.
Posta elektronikoa: bilborock@ayto.bilbao.net
http://www.bilbao.net/bilborock
Bizkaie!
Entrekot zatia, bedar-mehe eta piperhauts baltz saltsatan
2004-10-29 00:00 Jan edanak
Entrekot zatia, bedar-mehe eta piperhauts baltz saltsatan
Osogaiak:
Bedar-mehe purea egiteko:
80 gr. patata-pure .
30 gr. perejil.
30 gr. kipula-zuri.
30 gr. albahakea.
Piperhauts baltz saltsea egiteko:
Litro 1 okela-saldea.
100 gr. piperhauts baltz.
Zelan egin:
Okela zatia behiaren txuletako zati mehetik lortuko dogu, entrekota deitzen jakona.
Bedar-mehe purea egiteko: patata-purea eta bedar guztiak thurmixetik pasauko doguz, dana berde egon arte.
Piperhauts baltz saltsea egiteko: okela-saldea irakiten iminiko dogu piperhauts baltz aleakaz batera, hasieran ...
Tabako enpresak, errudunen jesarlekuan
2004-10-29 00:00 txutxu-mutxuan
Legezko ekintza nagusiak tabakoaren kontra
1998ko zemendiaren 17an: AEBetako tabako enpresek 46 estaduri 206.000 milioi dolar pagetea onartu eben 2025era bitartean, epaiketak saihesteko.
1999ko irailaren 22an: Janet Renok, AEBetako fiskal nagusiak, tabako industriaren kontrako 25.000 milioi dolarreko demanda baten barri emon eban.
2000ko garagarrilaren 15ean: bost enpresak 145.000 milioi dolarreko isuna ordaindu behar izan eutseen Floridako hainbat erretzaileri.
2000ko zemendiaren 7an: Europako Batzordeak Estadu Batuetako konpainiei demandea imini eutsen kontrabandoa zala eta.
2001eko urtarrilaren 4an: Bartzelonako hainbat ...
Udabarria, udea, udagoiena, negua... eta udabarria
2004-10-29 00:00 Zinemea
Donostiako zinemalditik igaro ostean, budismoaren gogoetan eta sortaldeko estetikan girotutako fabula hau heldu jaku. Gaur egun, nazinoarteko zinemaldi guzti-guztietan ohikoa izaten da sortaldeko lanak ikusteko aukerea eukitea. Horrek, dana dala, ez dau esan gura etiketa horren azpian datorren guztia ona danik.
Zuzendari honeri, antza danez, kontrapuntuak gustetan jakoz: ura eta lurra, maitasuna eta heriotzea, atsegina eta zigorra, baina beti be fatalismoz beteta; gizakia ez da zoriontasuna topetako gauza, ez da bere sen maltzurra gainditzeko kapaz. Filmak bizitzearen ganean emoten dauan ...
Birus sortzaileak lanpetuta
2004-10-29 00:00 sarean
Sven honek ikasketak oraindino amaitu barik daukaz baina enpresako arduradunek lortu dabe bai arerioa lagun bihurtzea. “Arerioagaz ezin badozu, bat egizu beragaz” edo antzeko zeozer pentsauko eben.
Gotzon Plaza
Tiovivo. c1950
2004-10-29 00:00 Zinemea
Film hau ikusi ostean, nork bere buruari egiten deutson lehenengo itauna zera da: norentzat egin dau Garcik pelikula hau? Santiago Seguraren zine eskatologikoa maite dabenak zinera hurreratu be ez dira egingo; benetako istorioen bila ibilten diranek ez dabe kontuan hartuko; zine mueta bat atsegin dabenek ez dabe jakingo pelikula hau non sartu. Orduan, norentzat egin dau? Seguru antzean, bere egoa asetzeko lana baino ez da izan. Garciren zinea autarkikoa da, bere istorioek gogora ekarri gura deuskuezan sasoien antzekoa. Ganera, lan ...
Politikoak be erratu egiten dira
2004-10-29 00:00 sarean
Sarritan komentau dogu atal honetan, helbideak zuzen idaztea nahitaezkoa dala, izan be, ezusteko larririk gura ez badozue behintzat, onena helbidea birritan errepasetea da.
Gotzon Plaza,
Informatikoa
Hauteskunde giroko eztabaidak: ikuskizun amerikarra
2004-10-29 00:00 eretxia
Ikusle asko izan dabez gure artean Estadu Batuetako hautagaien arteko eztabaida bero horreek. Gehiago horreen ganeko informazinoek. Bai USAn bertan zein atzerrian, asko izan dira (gara) eztabaiden nondik norakoak ezagutu gura izan doguzanak. Batez be jakin gura dogu nork irabazi dauana eta ia behingoz "gure" hautagaiak aurrea hartzen dauan inkestatan.
Gure artean erraztasun handiz kritiketan doguz amerikarrak, euren bizimodua eta euren jokabide politikoa, baina egia da politiko amerikarrak eztabaidatan aurpegia emoten ohituta dagozala. Gu oso harro gagoz euskaldunak eta europarrak ...
Arkaitz Ugartetxea nagusi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen saioan
2004-10-29 00:00 Bertsolaritzea
Epai-mahaia
Epai-mahaia Bizkaiko Bertsozale Elkarteak izentetan dau. Epaile-taldea 8 persona honeek osotzen dabe: Mirari Azula, Ainhoa Munitxa, Asier Ibaibarriaga, Josu Telleria, Moises Enbeita, Joseba Santxo, Trino Azkoitia eta Iñigo Olabarri.
Epaile horreetatik 6 fijo eta ordezko bat izentetan dira kanporaketa, finalaurreko eta finalerako.
Idazkari-lanetan Itziar Basterretxea ibiliko da.
Gaijartzaileak eta aurkezleak
Asier Ibaibarriaga, Josu Goikoetxea, Zuriñe Iarritu, Leire Aurrekoetxea, Bernardo Mandaluniz, Leire Bilbao eta Xiomara Gezuraga.
Talde antolatzailea
Jose Luis Basterretxea, Moises Enbeita, Joseba Etxebarria, Karmelo Uriarte ...
Dragoiaren orroa
2004-10-29 00:00 Bidaide
Danetariko egoerak
Gehienetan, errealidadea mutur desbardinetan banatzen da, eta zorionez, munduak autoerregulazinorantz joten dau. Baina egia esan, ‘boon’ asiarrak eragin zuzena eukiko dau gure munduan, eta asko ikusgai dagoz daborduko. Europar Batasunak bueltan eskatu deutsez diru-laguntzinoak euren produkzinoa beste lurralde batzutara eroan daben enpresei, eta laguntzino gehiago jasoteko eskubidea ukatu deutse ganera. Hau guztia bertoko enpresek Asiako eskulan eta lehengai merkeak ez aprobetxetako egiten dau. Frantzian eta Alemanian, berbarako, sindikatuek ‘enpresa-moda’ honeri aurre egin deutse daborduko. Gure herrialdean, hainbat enpresek ...
Brasil (II): Rio de Janeiro
2004-10-29 00:00 Euskaldunak munduan
Barriro etorteko moduko uria da Rio. Nahiko zoragarria eta ‘paradisiakoa’, egia esan. Riotik ezin da joan O Cristo Redentor ikusi barik. Autobusa hartu ostean, taxiz joan naz beste batzukaz batera, Brasileko bikote bategaz eta Suitzan bizi dan austriar bategaz hain zuzen be. O Cristo Redentor mendi txiki baten ganean dago eta oinez joan zeinke, baina bakarrik ez. Favelen parean dago ibilbidea eta nahiko arriskutsua da. Taxia gelditu danean, Rioko alderdi bat ikusi dogu: etxeak eta favelak, aberastasuna eta pobrezia alkarren ...
Mahatsaren heldutasun puntua
2004-10-22 00:00 Jan edanak
- Lehenengo eta behin mahatsak pisua hartzen dau: mamitzetik heldutasun puntua hartu arte, mahats aleak pisua eta bolumena hartzen doaz. Mahatsa heldutasun puntura heltzen danean, alearen lodierea urtearen araberakoa izango da. Urte horretan euri asko egin badau, mahats alea lodia eta handia izango da. Baina urtea sikua izan bada, alea txiki-txiki geldituko da. Adibide bat jartearren, pasa dan urteko sikatearen ondorioz, mahats alea oso txikia izan zan. Horregaitik, kantidade gitxiago produzidu zan, baina kalidade hobeagoko uzta lortu genduan ur gitxi eukalako ...
Umeen obesidadeari aurre egiteko neurriak (I)
2004-10-22 00:00 Jan edanak
Obesidadea eragiten daben faktore garrantzitsuenak
a) Jateko modua aldatu egin da
Gero eta janari gitxiago preparetan dogu eta gero eta arinago jaten dogu; sarriagotan jaten dogu etxetik kanpora eta horretarako erea egon arren, beti ez dogu aukeratzen menurik egokiena. Askotan, otorduak saltau egiten doguz, eta horretan, gehienetan, gosaria izaten da txapeldun.
Eta ez naz sekula kantsauko hau esateaz: otordu guztietan jan behar dogu, 4-5 biderrez egunean. Janaria preparetan denpora apur bat emotea ez da denporea galtzea, gure osasunerako denpora zoragarri ...
Behi esne sendoa, sagar sorbetea, makadamia intxaurra eta mango arrautzatxuak
2004-10-22 00:00 Jan edanak
BEHI ESNE SENDOA, SAGAR SORBETEA, MAKADAMIA INTXAURRA ETA MANGO ARRAUTZATXUAK
Osogaiak:
- Behi esne sendoa egiteko:
40 gr. ura.
150 gr. azukerea.
Litro erdi esne-kremea.
- Sagar sorbetea egiteko:
Litro erdi ura.
50 gr. limoi ura.
200 gr. Granny Smith sagarra.
200 gr. azukerea.
Glukosa koilarakada bat.
- Makadamia intxaurra egiteko:
Makadamia intxaurra.
Girasol orioa.
Azukerea.
Mango arrautzatxuak egiteko:
Mango bat
“Sacabolas” txiki bat.
Zelan egin:
Esne sendoa preparetako, uragaz ...
Gatzaren matxinadea
2004-10-22 00:00 Antxinakoak Geurera
Egoereak holan segidu eban hurrengo urtera arte. 1632ko urrian Erregearen ordezkari barriak, hau da, korrejidoreak, gatzaren dirua gitxitzeko neurri eta legeak onartu ebazan. Kontrakoa emoten badau be, Erregearen ordezkariak emondako aginduek barriro be gatzaren ganeko zergea ezartzen eben. Hau ikusita, barriro be milaka bizkaitar batu eta lehengo Erregearen aginduen barri emoten eben agiriak erre egin ebezan Bilbon. Ostean, gatza gordeta egoan biltegietako ateak apurtu eta zabaldu ebezan. Gero Bizkaiko uriburuan egozan Erregearen ordezkari eta aldeko guztien atzetik joan ziran. Euretariko ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
4140
4141
4142
4143
4144
4145
4146
4147
...
4211
4212
4213
4214
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa