Euskadi Gazteako XIV. Maketa Lehiaketea zemendiaren 13tik 26ra

Bizkaie! 2004-11-19 00:00   Musikea
Aurten aurkeztutako 200 maketetatik onenak aukeratzeko lehenengo pausua ospe handiko kritikariek osotutako epaimahai batek emoten dau. Talde honek 15-20 kanta aukeratzen dauz eta hurrengo egunetan irratian egongo dira entzungai. Interneten be entzun ahal izango dira, irratiaren web gunean. Zemendiaren 27an, ‘Topaldi’ saio berezia egingo da. Egun horretan jasoko dira entzuleen botoak eta ganera, irabazleen izenak jakitera emongo dira, bai epaimahaiak aukeratutako taldea, baita entzuleen boto gehien jaso dauana be. Epaimahaiak izentautako taldeak 3.000 euroko saria jasoko dau eta euren ...

Pete Cenarrusa Euskal Herrian

Bizkaie! 2004-11-19 00:00   Euskaldunak munduan
Munitibar izan da Cenarrusak bisitau gura izan dauan lehenengotariko Bizkaiko herria, izan be, aita bertakoa eukan, gazte denporan Ameriketara joandakoa hain zuzen be. Pete Idahon jaio zan, Carey herrian, baina gero Bellevue herrira joan zan familiagaz. Idahoko unibersidadean irakasle ikasketak egin ebazan eta aireko armadan be ibili zan, 1950ean politikan sartu zanera arte. 1976an Estaduko Idazkari Nagusia izentau eben, eta hiru hamarkadaz egon zan kargu horretan, 2002. urtean Ben Ysursari kargua ixtea erabagi eban arte. Idazkari lanetan ibili zan urte ...

Euskal kulturea Austrian

Bizkaie! 2004-11-19 00:00   Euskaldunak munduan
Urriaren amaieran ospatu zan zikloan Itxaro Borda be egon zan. ‘I walk the line’ ipuina irakurri eban berak, eta baita ‘Sinfonia Urdina’ elegia be, Luisa Villalata idazlearen omenez idatzitakoa eta inoiz argitaratu bakoa. Koldo Izagirre eta Tapia eta Leturia be izan ziran Salzburg-en. Izagirre idazleak bere obrea erakutsi eutsen austriako herritarrei. Tapiak eta Leturiak, barriz, euren disko-bilduman oinarritutako kontzertua eskaini eben. Zikloaren arduradunek holan eskatuta, itzultzaile lanetan Gabi Schewab ibili zan. Berak, ikus-entzuleen ulermena erraztekotan, bertan irakurritako hainbat testu alemanerara ...

Agur, Alaitz eta Maider!

Bizkaie! 2004-11-19 00:00   Musikea
Hiru disko atara dabez hamalau urte horreetan: Alaitz eta Maider (1997), Inshala (1999) eta Auskalo (2002). Arrakasta itzela euki ostean, daborduko euren ibilbidearen azkena heldu dala dinoe. Erabagia ez dabela egun batetik bestera hartu gogoratu deuskue, eta ‘luzaroan pentsetan ibili ostean, onena ixtea dala erabagi dogu’. Musikearen munduan egindako ibilbidean, jente ugari ezagutzeko aukerea nabarmentzen dabe Alaitz eta Maiderrek. Halan da be, sufridu be egin dabe hamalau urte honeetan, batez be lehenengo diskoa atara ebenean, ‘dana oso arin etorri zan ...

IPUina, POema, MArrazkia, maMUA: IPUPOMAMUA - Hipopotamoaren etxea

Bizkaie! 2004-11-19 00:00   Kulturea
Bernardo Atxagak bere izenagaz lagundu deutso proiektu honi, baina ez holan bakarrik, izan be, Berlingo teatro baten izandako esperientziatik abiatuta, kontseilari moduan be ibiliko da. Hipopotamoa Euskal Herrian ikusten ez dan animalia da eta, modu horretan, ipuinetan jazoten dan moduan, egunerokotasuna apurtuko da. Ganera, hipopotamoak badauka beste alde sinboliko bat be: bidaia asko egiten dauzanez, munduko leku askotako literaturea ekarriko deusku, eta literaturea, jolasa eta euskerea nahastauta, hipopotamoak zubi bat eregiko dau: literaturea eta umeak alkartuko dauzan zubi ameslaria. Hipopotamoa ...

Hamabost urte barru, etorkinak biztanle guztien % 10 inguru EAEn

Bizkaie! 2004-11-19 00:00   txutxu-mutxuan
Ondorioak - Gure biztanleriaren piramidean belaunaldien ondorengorik ez dagoan legez, etorkinen ekarpenak orain arte sortutako desoreka handia bardindu leike. Kontuan izan behar da azken 30 urteotan euki doguzan jaiotze tasa urriek gure egitura ekonomikoa kolokan imini dabela. Hamasei eta 24 urte bitarteko 125.000 persona gitxiago dagoz, kopuru absolutuetan, 1997an baino. - EAEk gizarte lehiakorra izaten segiduten badau, immigranteak biztanleriaren % 10 izan leitekez 15 urte barru, hau da, 200 mila persona inguru kopuru absolutuetan. - Horren ondorioz, planifikazino eta integrazinorako ahalegin handiak egin ...

Interjakintza, kulturen buztarketea bultzatzeko egitasmoa

Bizkaie! 2004-11-19 00:00   Kulturea
Europagaz izandako truke kulturalek garrantzi handia izango dabe erakusketan. Holan ba, sektore hau hamabi sail tematikotan bananduta aztertu ahal izango da: Santiago Bidea, Europako artea, Errenazimenduko bidaiariak, Erromantizismoko bidaiariak, Inprenta, Europako hizkuntzetara itzulitako euskal literaturea, Euskerara itzulitako Europako literaturea, Erlijinoa, Musikea, Zientzia eta Teknologia, Humboldt eta Europako euskaltzaleak. Badago zer ikusi eta zer ikasi! Aitatutakoez gan, adituentzako lan jardunaldiak be antolatu dabez eta lehenengo edizino honetan Errumania izango da konbidaua, nahikoa ezezaguna dan herrialdea ezagutarazoteko. Errumaniako kulturearen ezaugarriak, tartean arkitekturea ...

Collateral

Bizkaie! 2004-11-19 00:00   Zinemea
Ez dago dudarik "Collateral" filmean kontakizun erakargarri eta entretenigarria egiteko hainbat osogai bateratzen dirana. Horreei esker, Maxen sentimentu eta pentsamentuetan sartu ahal izango gara, eskrupulu bako hiltzaile baten bahitu berezi honen gogoetan, hatan be. Max bizimodu arrunta daukan taxilaria da, baina ezusteko jazokizun honen ondorioz, bizirauten lagundu behar deutson izakera gogorra erakutsiko dau. Zuzendariak “thiller” mueta honeetan erabili ohi diran amarruen bitartez istorioaren tentsinoari eusteaz ganera (kasu baterako, Max-i maletategia zabaltzeko agintzen deutsien polizi biren eszenea), protagonista eta antagonistearen arteko ...

Deunoro jaia

Bizkaie! 2004-11-19 00:00   Euskerea berbagai
Ados. Orduan, zer egiten eben orduko euskaldunek Santu guztien egunaren bezpera gauean? Edo, hobeto esanda, ospatzen ete eben? Zeltiarren urtea urriaren 31 aldera akabetan zan sasoi haretan, udabarri eta udarako giroak iges egin eta udagoien eta neguko hotza etorrelako. Gau honetan, beraz, gabon zahar gaua izaten zan eurentzat. Hurrengo eguna “Samhaim” (sow-en) deitzen eben, eguberri. Egungo tradizinoa ulertzeko, ostera, beste bi ohituren hondar aleak falta jakuz: erromatarren Pomona eguna eta XIX. gizalditik aurrerako kristinautasunaren egutegiko zemendiaren 2a edo Santu guztien ...

Crimen Ferpecto

Bizkaie! 2004-11-19 00:00   Zinemea
Álex de la Iglesiaren komedia barri eta dibertigarriaren metraje zati handi bat herritarrek dirua bazterrak gastetan dabezan azalera handi horreetariko baten ikusi ahal izango dozue. Baina hilketa dislexiko honen protagonistea ez da Jerry Lewis baldarra izango, ezpada solairuko buru bihurtu gura dauan behargin trebe, matxista eta seduzitzailea. Personaiaren deskripzinoa lehenengo personan eginda dago, pelikulearen ingurunea ederto mugatzen daben sekuentzia bikainen bitartez eta protagonisteak berak kamereari zuzendutako berbaldiaren bitartez. Personaiaren egozentrismoari ondo be ondo lotutako ideia da. Behin personaia behar dan ...

Sabino Arana Gori: euskara eta kultura

Bizkaie! 2004-11-19 00:00   Kulturea
Liburuan agiri diran eretxietako batzuk: - Jose Luis Aurtenetxe: 'Sasoi haretako euskerearen inguruko eztabaidetan Sabinok astintze-lana eragin eban, hizkuntza bizibarritzeko ezinbesteko eragin bultzagarria'. - Lino Akesolo: 'Aranak alderdi bi ditu, euskerearen aztertzailearena bata eta eragilearena bestea'. - Joseba Agirreazkuenaga: 'Sabino Aranak euskerea egitasmo politiko bihurtu eban'. - Paulo Iztueta: 'Nazinoaren kontzeptuari Sabino Aranak emon eutson indarra'. Bizkaie!

Autonomietako presidenteen goi-bilerea: argazki antzua baino ez

Bizkaie! 2004-11-19 00:00   eretxia
Agirre Lehendakaria zanak esaten eban bilera eta gailur guztietara joan eta parte hartu behar zala euskaldunon interesak jokoan baldin baegozan. Madrileko bilereak emon dauana ikusita, dudan nago ia bilera horreetara joandako bateren bateri errespetua eskatzea alperreko lana ez ete dan izango. Gogoan hartzeo modukoa zen Maragallen proposamena, hau da, datorren urtean beste antzeko bilera bat egitea Catalunyako presidenteak antolatuta. Bateren batek esan beharko eutsen Maragalli eta Zapaterori antzerkia alde batera lagata, hoba dala edukinen ganean berba egitea. Eta gogoan izan ...

Gorka Lazkano nagusi Gatikan

Bizkaie! 2004-11-19 00:00   Bertsolaritzea
Kartzelakoan Gorka eta Arkaitz izan ziran onenak Puntua emonda ez zan inor luzidu eta ariketea duin salbau eban bakarra Beñat Ugartetxea izan zan. Saioan zehar argia joan egin zala eta ederto aprobetxau eban Leire Bilbaok jarritako puntua. “Argirik gabe edo argia piztuta: argi gabe egon naiz / lehen izututa / argi ta garbi nahi dut / hemengo burruka / joateko etxera / barrua hustuta”. Kartzelako gaia polita izan zan Gatikakoa be. Umetan amak ipuin asko kontetan eutsuzan. Orain ospitalean daukazu ama eta bere ondoan zagoz ...

Ardao oparoak

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Jan edanak
Normalean upelaren heren bat ataraten da, eta geratzen dan hutsunea betetako goian dagoan upeletik hartuko dogu ardaoa. Upel hau barriro be betetako, bere ganean dagoan upeletik hartuko dogu. Upel danak bete arte prozesu hori egingo dogu, goian dagoan upeleraino heldu arte hain zuzen be. Orduan, azken upela beteko dogu, eta ardao gaztea erabiliko dogu horretarako. Metodo honegaz urte guztietan produktu bera atarako dogu, ardao homogenizau eta uzta edo urte bakoa. Ontze teknika hau Andaluzian produziduten diran ardao oparo gehienakaz erabilten ...

Kautaren lehenengo diskoa: ‘Izan zaitez zu’

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Musikea
Kautaren lehenengo diskoa ‘Izan zaitez zu’ izenagaz dator, Oihuka diskoetxearen eskutik. Musika-estiloari jagokonean, Metal Hiper Melodikoa dala dino Ritxi Aizpuru Oihukako arduradunak, ‘metalaren pisua eta gogortasuna poparen melodiagaz bat eginda datoz’, azpimarratuz. Diskoan laguntzaile batzuk be euki dauz Kautak, tartean ‘Berri Txarrak’ taldeko Gorka Urbizu. ‘Izan zaitez zu’ laneko balada bakarrean Mirari Irurtzun, Arantzazu Mujika eta Itziar Lertxundiren ekarpenak be badagoz. Gazteen kontzientziari bultzadea emoteko helburuagaz sistemeari berari be errepasoa emoten deutso Kautak, eta horretarako, metal melodiko popzalea erabilten dau ...

Bisak: ahaztu ezinekoak

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Bidaide
Herrialde muetak eta bisak Herrialde mueta bi dagoz: bisea exijiduten dabenak eta ez dabenak exijiduten. Azken honeek Europako Batasuna osotzen daben herrialdeak dira. Halan da be, euretariko batzuk, batez be kide barriek, oraindino be bertara sartukeran eta urtekeran silua iminten dabe pasaportean. Baina honeek ez dira guri interesetan jakuzanak. Guk herrialdean sartzeko bisea eskatzen dabenak aztertuko doguz. Honeen artean, desbardintasun ugari dagoz, eta bi talde egin geinkez: bisea herrialdera sartukeran emoten dabenak (Europako Batasuneko nazionalidadea euki behar da derrigorrean) eta ...

Kantidadea eta kalidadea

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Euskerea berbagai
Zenbat eta gehiago ikasi (ikastolan, liburuak edo aldizkariak irakurriz, musikea entzunez edo telebista ikusiz, etab.) eta zenbat eta gehiago erabili (gelaz kanpoko jardueretan, familian, ikaskideakaz, lagunakaz, zerbitzuetan, etab.), hainbat eta euskera hobea egingo da. Kantidaderik barik ez dago hizkuntz kalidaderik. Berbaldunak eta erabilerea behar dira kalidadean aurrera egiteko. Halan da ze, gazteak euskerearen ezagupen maila sakona eta zabala behar dau hizkuntzea modu on, artez eta egokian erabili ahal izateko: euskera batua jakin behar dau; bere herrian egiten dena; errepertorioak ezagutu ...