Urdanetaren bidaia Filipinetara
2004-11-26 00:00 Antxinakoak Geurera
Kapitainak Erregeak emondako eskutitzearen arabera hartu beharreko norabidearen agindua emon eban. Itsaso zabalean egozanean irakurri eban eskutitza eta danon harridurarako, Guinea Barrira joiazala pentsetan ebenean, azkenean, Erregeak Filipinetara joateko agindu eutsien. Urdaneta ez egoan konforme, berak esandakoagaz bat ez etozalako Erregearen aginduak, baina honeek betez, harantza hurreratu ziran lau ontziak.
Azkenean, 1565eko apirilaren 27an heldu ziran itsas gizonak Cebuko ugartera, Filipinetan ukutzen eben lehenengo lurrera. Baina antza danez, bertakoak ez egozan konforme etorri barriakaz eta ez ziran hurreratu eurakana. Holan ...
Melinda and Melinda
2004-11-26 00:00 Zinemea
Melinda and Melinda filman ezusterako tartea dago. Ikuspuntu bikotx batetik abiatu eta lehenengo eta behin personaiak kontroletan dabezan sortzaileen sarrerea eginda, Woody Allenek ikuspegi kontrajarriak ezartzen dauz: batetik, bizitzearen tragikotasuna, eta, bestetik, komikotasuna.
Dana dala, gidoiak idazteko maisu eskolak emotetik asago, bizitzeak herrestan eroandako personaiak eta sortzaileak aurkeztuko deuskuz. Halan, bikoxtasuna eguneroko kontraesanen eremu zabalean desegingo da. Aukera baten eta bestearen arteko aldea ondo be ondo zuzendutako personaiak kurutzatzean desagertuko da.
Woody Allenek ondorioztatzen dau existentzian dan-dana tragikoa dala, baina ...
Being Julia
2004-11-26 00:00 Zinemea
Somerset Maugham-en nobela labur baten oinarrituta, “Being Julia” atzekoz aurrera idatzi ebela emoten dau. Izan be, amaierea hain da sendoa, ze aurretik erabilitako nahaste guztiak ez deusku ardura.
Inork ez dau kolokan iminten amaierak garrantzi handikoak dirana. Zuzendari batek hasikera ona eta amaiera makala daukan film baten eta hasikera ahul eta amaiera indartsuko beste baten artean aukeratu beharko baleu, sekula ez leuke lehenengoaren alde egingo. Ikus-entzuleak be nahiko eskuzabalak izaten dira horrelakoetan eta edozer jasateko prest egoten dira amaieran ganorazko ...
Bush irabazle Ameriketako hauteskundeetan: esplikauezina esplikau guran
2004-11-26 00:00 eretxia
Dana dala, defentsa kontuak garrantzitsuegiak izan dira kanpainan zehar, egoera ekonomikoaren ganeko eztabaidea baztertuz. Beraz, abantailarik onena alperrik galdu dauala uste dot. Bin Ladenen bideoak azken errematea emon deutso.
Badago beste faktore deigarri bat: Estadu Batuetako maparen botu banaketea ikusi ezkero, begibistakoa da nondik etorri diran Kerryren botoak: kostaldetatik, gunerik liberalenetatik eta bateren batzuk industri arazoak izan dabezan estaduetatik. Hegoaldean eta Midwesteko estaduetan ez dau ezer atara. Ez dogu ahaztu behar Kerry Bostonekoa dala. Eta sarritan Estatu batuak herri bakar ...
Animalien okelea jatearen onespena kulturan (II)
2004-11-26 00:00 Jan edanak
Okelea modu berean jaten dogu?
Ez. Gero eta gitxiago jaten dogu animalia etxurea daukan okelea. Baserrietan, Santo Tomaseko ferietan eta holako batzuetan oraindino mantentzen dira animalien gorputzeko atal osoak, baina gaur egun gero eta arraroagoa da harategietan orain urte batzuk hain normala zan txahal buruak euren begi eta guzti ikustea, baita untxi osoen gorputzak... be. Barrukiek, garunek eta mueta horretako jakiek gero eta enpagu handiagoa emoten deuskue gehienoi. Ganera, arineketan bizi garanez, gero eta gitxiagotan erosten doguz txikitu egin behar ...
Espainian euskerearen, galegoaren eta katalanaren ofizialtasuna lortzeko: GALEUSCA
2004-11-26 00:00 Euskerea berbagai
Europan ofizialtasuna eskuratu ahal izateko, euskerea, galegoa eta katalana Espainiako Estaduko hizkuntza bilakatzea nahikoa litzateke. Prozesu hori burutzeko sozialistek Europako instituzinoen aurrean erakutsitako jarrera erabili ahal izango geunke. Ze, Europan egin leitekena, zergaitik ezin leiteke egin Espainian? Ondorioak, katean, askotarikoak izango litzatekez:
1. Estaduaren baitako administrazino eta eskumenetan eragina izango leuke.
2. Nafarroan, eremuen baitako hizkuntza politikea gainditzeko euskarri legala eskainiko leuke.
3. Hizkuntza horreek ofizialkide diran eremuetan hizkuntza politikea are eragingarriagoak egin ahal izateko egungo trabak gainditzea ekarriko leuke ...
Eñaut Intxaurraga Zeanurin nagusi
2004-11-26 00:00 Bertsolaritzea
BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA 2004 / Finalaurrekoak:
Partehartzaileak:
2002ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistak (zazpik emon dabe izena):
Iratxe Ibarra
Unai Iturriaga
Igor Elortza
Oihane Enbeita
Fredi Paya
Etxahun Lekue
Igor Muniategi
Kanporaketa saioetako irabazleak:
Onintza Enbeita 394
Oihana Bartra 389,5
Arkaitz Ugartetxea 386,5
Gorka Lazkano 379
Eñaut Intxaurraga 383,5
Puntuen arabera sailkatu diranak:
Xabier Paya 391,5
Arkaitz Estiballes 379
Garikoitz Sarriugarte 377,5 ...
Munduko superordenadorerik indartsuena prest dago
2004-11-26 00:00 sarean
Gotzon Plaza,
informatikoa
SIMO 2004: “hackerrentzako” lehia
2004-11-26 00:00 sarean
Irabazleren bat balego Xifra-ri emon beharko leuskio erabili dauan teknikearen ganeko dokumentazinoa (kodeak eta erabilitako elementu guztien zerrendea). Enpresa honen helburua argia da: alde batetik, euren sistema eta teknologien propaganda egitea, sistema indartsu eta urratu ezinaren ospea lortuz eta, beste alde batetik, hackerrek erabilten dabezan teknikak aztertzea eta ikertzea (euren sistema eta teknologian apliketako. Xifra enpesearentzat ez eze, beste erakunde batzuk be intresauta dagoz, jakina, berbarako Espainiako Guardia Zibilaren arlo telematikoetako arduradunak be adi egongo dira hackerren teknikak aztertu eta ...
Inflexino puntuak
2004-11-26 00:00 Bertsolaritzea
Gero, udea lan handirik egin barik igaro ondoren, udagoienean otso handia agertzen da; kasu honetan, Foru Aldundiak ez dau ehiztari talderik antolatzen otsoa akabetako. Hori baino, laguntzinoa emoten deutso animalia errukarriak irunsten jarraitu dagian (eta kontrajartea bada be, espero daigun holan jarraitzea). Eta otso honek, aurreko astegoienean janaldi edarra egin eban. Hogeita hamar txarri, basurde, urtxintxa, orein, sator eta abar topau ebazan bere zulo parean. Eta horreetatik danatatik, hamaikak baino ez eben lortu iges egitea.
Haimaka horreek beste zazpi animaliagaz ...
Azken uretaratzea?
2004-11-19 00:00 Antxinakoak Geurera
Ontziolen zabaltze ekitaldia 1916an izan zan, apirilaren 27an. Eguna ospatzeko langileek soldatako egun bateko saria jaso eben eta bazkaria doban; konbidatuentzako, barriz, tea banatu zan. Egun honetan jarri ziran “Conde de Zubiria” eta “Marques de Chavarri” ontzietako azpialdeak. Biak Labe Gariak enpresearen enkarguz lantegira ikatza itsasoz ekarteko. Ontzien motorrak be enpresan bertan egiteko ziran. Eurekaz batera, “Alfonso XIII” 5.000 tonako itsasontziaren lehenengo zatiak be jarrri ziran.
Ontziola barritik uretaratutako lehenengo ontzia “Conde de Zubiria” izan zan, 1917ko garagarrilaren 7an ...
Bisak: ahaztu ezinekoak
2004-11-19 00:00 Bidaide
Herrialde muetak eta bisak
Herrialde mueta bi dagoz: bisa exijiduten dabenak eta ez dabenak exijiduten. Azken honeek Europako Batasuna osotzen daben herrialdeak dira. Halan da be, euretariko batzuk, batez be kide barriek, oraindino be bertara sartukeran eta urtekeran silua iminten dabe pasaportean. Baina honeek ez dira guri interesetan jakuzanak. Guk herrialdean sartzeko bisa eskatzen dabenak aztertuko doguz. Honeen artean, desbardintasun ugari dagoz, eta bi talde egin geinkez: bisa herrialdera sartukeran emoten dabenak (Europako Batasuneko nazionalidadea euki behar da derrigorrean) eta ...
Senderuela-zopea
2004-11-19 00:00 Jan edanak
Senderuela-zopea
Osogaiak: (4 lagunentzat)
- 100 gr. senderuela.
- 25 gr. Oliba-orio.
- 25 gr. gurin.
- Kipula erdi bat, txiki-txiki eginda.
- 25 gr. urun.
- Saldea (3/4 l.).
- Gatza.
Zelan egin:
Kazuelatxu baten oliba-orioa eta gurina batera jarriko doguz. Biak sueztitu eta jarraian txiki-txiki eginda daukagun kipulea ganeratuko deutsagu. Hiru osogaiak sueztitzen segiduko dogu, eta ostean, senderuelak jarriko doguz ganean. Dana ondo nahastau ostean, uruna ganeratuko deutsagu, astiro-astiro, urtetan diran bolatxuak kenduz. Gero, salda beroagaz bustiko dogu kazuelea eta dana batera irakiten jarriko ...
Animalien okelea jatearen onespena kulturan (I)
2004-11-19 00:00 Jan edanak
Gizakion proteinen beharrizan biologikoa baino harago doazen balore eraginkorren artean hurrengoak daukaguz:
· Kultura guztietan dago jakiren baten inguruko debekuren bat eta kultura gehienetan animali zehatz batzuk jateko debekua indartsuagoa izaten da landare jakin batzuk jatekoa baino. Aditu askoren eretxiz, animaliek eta gizakiok antzekotasun morfologiko gehiago daukaguzalako da hau (berbarako, odolagaz landareen sapeagaz edo sabiagaz baino askoz gehiago identifiketan gara).
· Kultura desbardinetan proteinak daukiezan elikagai desbardinakazko sentimentu eta arau ugari dagoz eta honeek inguruneagazko adaptazinoagaz zerikusi handiagoa daukie beharrizan biologikoakaz baino ...
Ardao oparoak
2004-11-19 00:00 Jan edanak
Normalean upelaren heren bat ataraten da, eta geratzen dan hutsunea betetako goian dagoan upeletik hartuko dogu ardaoa. Upel hau barriro be betetako, bere ganean dagoan upeletik hartuko dogu. Upel danak bete arte prozesu hori egingo dogu, goian dagoan upeleraino heldu arte hain zuzen be. Orduan, azken upela beteko dogu, eta ardao gaztea erabiliko dogu horretarako. Metodo honegaz urte guztietan produktu bera atarako dogu, ardao homogenizau eta uzta edo urte bakoa.
Ontze teknika hau Andaluzian produziduten diran ardao oparo gehienakaz erabilten ...
Eskuko telefonoak mutututeko zorian
2004-11-19 00:00 sarean
Europako Batasuneko legerian holako gauzak guztiz debekatuta egon arren, (1999/5/CE araua) -polizia lanetan izan ezik-, eskuko telefonoak isilarazoteko frekuentzia honeek gero eta gehiago erabilten dira, eta ez bakarrik lehentxuago aitatutako zinema eta abarretan.
Leku batzutan, seguridadea dala eta, eskuko telefonoak isilarazoteko frekuentziak dagoz instalauta: enbaxada, leku ofizial, unibersidade eta liburutegietan berbarako. Ospitaleetan be imintea ez litzateke txarto egongo. Espainako Kongresuan be holako tramankulak iminteko ei dagoz. Honeekaz batera, egon badagoz edozeinek erabili leikezanak (teorian behintzat, legez kontrakoak dira ...
“Clusty” bilatzaile barria
2004-11-19 00:00 sarean
Zein da garatutako produktuaren berezitasuna? Honako hau: zeozer bilatzen dogunean, bilatzaileak erakutsiko deuskuzan webguneak atalka sailkatuta dagoz. Internauteak, holan, gura izan dauana arinago topetako informazino nahikoa dauka.
Laster ikusiko dogu ideia ona dan eta etorkizunik daukan ala ez, beste bilatzaileek be euren produktuetan holako tresnak eskaintzen dabezanean.
Gotzon Plaza,
informatikoa
Bertso eta olerkien hemerotekea sarean
2004-11-19 00:00 sarean
Tartean, Julen Urkizak hasitako lanari jarraipena emon gura deutse danak be. Idazle ondarrutarrak, 1990era bitartean, XIX. eta XX. mendeko 450 aldizkaritatik 46.000 fitxa baino gehiago batu ebazan. Ganera, aldizkari eta egileen zerrendea be osotu eban. Ametzagaiña Taldeak Urkizaren lana Interneten jarri eban, eta egitasmo ha oinarritzat hartuta, ‘Bertso eta olerkien hemeroteka’ izenekoa sortu barri dabe.
Askotan entzun dogu Interneten ezaugarri baliotsuena interaktibidadea dala, hau da, erabiltzaileak erantzuteko aukerea eukitea. Oraingoan be, gunera hurreratzen diran guztiek euren bertsoak bialdu ahal ...
BITE, Bizkaiko Trikitixa Elkartearen sorrerea
2004-11-19 00:00 Musikea
Nazioarteko trikitixa jaialdia Kursaalen
Zemendiaren 27an, zapatuan, trikitixeak beteko dau Donostiako Kursaal, iluntzeko zortzietatik aurrera. Hemengo musikariez gan, kanpoko musikariak entzuteko aukerea eukiko dogu, Quebec-etik, Italiatik eta Kantabriatik baitatoz musikari konbidauak. Quebecetik Sabin Jacques soinu-jotzaile bikaina, Italiatik gure artean daborduko ezaguna dan Carlo Rizzo pandero-jotzailea, eta Kantabriatik, barriz, Soltxu eta Miriam, panderoa astintzen pare bakoa dan bikotea. Aurten, perkusinoari emon gura jako garrantzia, eta horregaitik, Euskal Herriko musikariei dagokienean, perkusino-tresnak ondo baino hobeto ezagutzen dabezan lagunak izango dira Jaialdian: Imanol ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
4136
4137
4138
4139
4140
4141
4142
4143
...
4211
4212
4213
4214
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa