Madrileko I. Feria Erotikoa (Exposex)

Bizkaie! 2006-05-12 02:00

Madrileko San Isidro jai ospetsuakaz bat eginik, maiatzaren 12tik 17ra orain arteko hutsunea beteko dauen Lehen Feria Erotikoa izango da Leganesen, Exposex.

X zineko aktore Celia Blanco da feria honetako ikurra eta antolatzaileak pozik dagoz Bartzelonako Zine Erotikoari buruzko Jaialdiari zeozelan aurrea hartu leikiolako Madrileko hitzorduak.

Exposex ferian, erotikeagaz eta sexuagaz lotutako arte, pintura eta argazki erakusketak, moda desfileak zein sexuaren negozioko produktu barriak egongo dira ikusgai eta erosgai.

Horrezaz ganera, zineari eta literatura erotikoari be tarte berezia eskainiko deutsie, izan be, ISTAR sariak sortu dabez film erotiko zein testu erotiko onenentzat. Sariak gogoan hartzekoak dira, 3000 eurokoa film onenarentzat eta testu saritua argitaratzea, hain zuzen be.

www.exposex.net

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu