Literaldia 2006
Centre Cultural Euskal Etxea
Placeta Montcada 1-3
08003 Barcelona
Tel.-93.310.22.00
Fax.-93.268.40.80
barcelona@euskaletxeak.org
www.euskaletxeak.org
Bartzelonako Euskal Etxeak euskal literaturea Katalunian ezagutzera emoteko antolatzen dauen literatura zikloak bigarren edizinoa beteko dau aurten. Aurtengoari apirilaren 21ean ekin eutsien eta maiatzaren 19an amaituko da; egitarauari erreparauta, igazkoa baino zabalagoa da aurtengoa.
Abian da daborduko euskal ipuin lehiaketea, parte hartu gura dauen edozeini zuzendua, bi sail izango baititu: bata euskerea ikasten dabizanentzat; sail honetan irabazleak datorren ikasturterako matrikulearen erdia izango dau sari; bestea, barriz, parte hartu nahi dauen edozeinentzat, 300 euroko sariagaz. Lehiaketearen oinarriak web orrialdean ikusi daitekez.
- Apirilaren 21ean, Unai Elorriagak, 2002ko narratiba sari nazionala 'Sp-rako tranbia' eleberriagaz irabazi ebanak berbaldia emon eban.
- Apirilaren 23an, Euskal Etxeak bat egin eban Sant Jordi egunagaz eta, beraz, euskal literaturearen azken lanak salgai jarri ebezan
- Apirilaren 28an, barikuan, gaueko 21:30etan: Mikelazulo Oreretar alkarteko kideak joango dira Euskal Etxera, musikea, margoa eta olerkia buztartzen dauzen 'Kontrola' formatu txikiko ikuskizuna eskaintzera.
- Maiatzaren 4an, eguena, 20:00etan: Altsasun sortutako Castillo Suarez olerkariak 'Bala Hutsak' lana aurkeztuko dau Euskal Etxean. Lan honetan, bere ohiko estiloagaz bat, gizonezko eta emakumezkoen arteko hatu-emonek eragindako zauriak aztertzen dauz bere gordintasunean.
- Maiatzaren 5ean, barikuan, 18:00etan: Egoitz Lasa haurrentzako ipuin kontalaria. ETB-1eko Wazemank saioko aktore izateagaitik da ezaguna aktore hau, baina azken bost urteotan umeentzako emonaldiak egiten gozau eta gozarazoten dau.
- Maiatzaren 6an, zapatuan, gaueko 21:30ean: Monologo gaua. Egoitz Lasa eta Sergi Gartziaren ironia eta umorea tarteko.
- Maiatzaren 12an, barikuan, iluntzeko 20:00etan: Musika eta poesia batuko dauz 'Mugaldekoak- Olerkiak eta mugako abestiak' ikuskizunak. Edu Zelaietaren 'Mugaldekoak' liburuan dago oinarritua eta komunikazino ezaren hesiak gainditu nahi dabezan musika eta testuek osotzen dabe, ezarritako mugetatik haratago joan nahi dabenak. Universitat de Barcelonako kaperan izango da emonaldia, euskeraz eta katalanez.
- Maiatzaren 13an, zapatuan, 17:00etan - Bertso tailerra Miren Artetxegaz. Bertsolaritzan lehen urratsak emoteko aproposa da 4 orduko iraupena izango dauen tailer hau.
- Maiatzaren 19an, barikuan, 21:30ean: Bertso-afaria. Ohiko afari soziala literatura zikloan txertatua, literatura ukutua emonda, jakina. Horretarako, Maddalen Lujanbio eta Miren Artetxe bertsolarien bertso emonaldia izango da.