Musikea  IV. urtea // 159. zenbakia

The Beatles taldearen disko argitarabakoa kaleratuko dabe udan


Bizkaie!

Apple Corps argitaletxeko zuzendariak, Neil Aspinallek azaldu dauenez, oraindino ez dago data finkorik diskoa kaleratzeko. Bertan, The Beatlesen lan ezezagunak jasoko dira. Kantu horreek Las Vegasen entzungo dabez lehenengoz, Cirque du Soleil konpainiak eskainiko dauen ikuskizunean. CD bat editauko da ondoren, aitatutako aurkezpenean oinarritutako grabazinoagaz.

Proiektua 2001ean minbiziak jota hildako George Harrisonena izan zan, Cirque du Soleil ospetsuaren sortzaile Guy Lalibertegaz urteetan izandako adiskidantzazko hartu-emonen ondorioz.

Lanean, taldekide mitikoen artean, bizirik dagozan Ringo Starrek eta Paul McCartneyk parte hartuko dabe, gehienbat produkzino zereginetan; halan da be, eta itxaropen faltsurik ez pizteko, The Beatles taldearen bi kideak ez dirala bertan izango aurreratu dau Apple Corps diskoetxeak.

Las Vegasko Mirage hotelera sartzeko eta 90 minutuko ikuskizun horretaz gozetako, zaleek 200 euro baino gehiago pagau beharko dabez.