Berri Txarrak Europara Viñarocken ondoren
Bizkaie!
Albaceteko Viñarock jaialdi ospetsuan parte hartu ostean, Berri Txarrak taldea Europan zehar ibiliko da zuzenekoak eskaintzen maiatzaren lehenengo asteetan, izan be, Suitzan eta Alemanian hainbat kontzertu eskainiko dabez. Horreen artean nabarmentzekoak dira Zürich-eko Maiatzaren Leheneko Jaialdi Internazionala edota Raised Fist talde suediarragaz batera egingo daben zuzenekoa Alemaniako Wiesbaden urian.
Bigarren aldia da Berri Txarrak taldeak Europan kontzertuak emoten dituana, baina ez da azkena izango, izan be, bagilean bertan Irlandara joango dira, bertan 'Jaio.Musika.Hil' disko barria zuzenean aurkeztera, irla osoa zeharkatuko dauen birearen barruan.
Aurretik, baina, Berri Txarrak taldeak Albaceteko Viñarock jaialdiko (28, 29 eta 30ean) eszenatoki nagusian joko dau, apirilaren 28an, barikuan, besteak beste, Soziedad Alkoholika, Reincidentes, El Ultimo Ke Zierre, Bebe, Su Ta Gar, Cañaman, Chulito Camacho & Mad Sensi, Pastizal Sound & Maktub Band taldeakaz.
Zapatuan (29) eta domekan (30), barriz, beste batzuen artean, Barricada, Sinistro Total, Def Con Dos, Ojos de Brujo, Celtas Cortos, Media Azahara, Burnig, Melendi, Chambao, Banda Bassoti, Sepultura eta Baron Rojogaz gozetako aukerea egongo da Albaceteko jaialdian.