Sugan: gazte gara gazte
2006-05-12 02:00 MusikeaGaztetasunak emoten dauen freskotasuna islatu guran, Beasaineko bost gaztek Sugan lehenego diskoa plazaratu barri dabe.
Gaztetasunak emoten dauen freskotasuna islatu guran, Beasaineko bost gaztek Sugan lehenego diskoa plazaratu barri dabe Elkar diskoetxearen eskutik. Pop musika-estiloa jorratzen dabe baina askotan rockerako joerea be badaukie. Maria Amolategiren ahotsak hutsune guztiak beteten ditu eta Garazi Zabaletaren pianoak kanten oinarria finkatzen dau. Elixabet Bufandak ahotsak egiten ditu, Victor Sanchez baterian dago eta Jon Eskisabelek baxua zein gitarrea joten ditu, kantearen arabera. Lehenengo bostek txikitatik ezagutzen dabe alkar, Beasaineko musika eskolako ikasleak izan baitira. Eskisabel orain dala urtebete sartu zan taldean. Orduan indartu zan diskoa grabetako ideia eta Juan Carlos Perez produktoreak horretara bultzatu deutse. Asko lagundu deusku; agindu baino, bideratu egin gaitu, dinoe taldekideek.
Etorkizunari ez deutse ezer berezirik eskatzen, diskoa entzutea eta kontzertuetara etortea, dino Zabaletak. Berak sortu ditu kantak eta berbak idatzi be bai. Danetariko gaiak landu doguz, maitasuna, Euskal Herrian bizi dogun giroa, gizarteari kritikea..., zehaztu dau.
Diskoaren lehenengo aurkezpen-kontzertua bihar eskainiko dabe Beasainen, euren herrian. Aurrerantzean gehiago etorriko dira, seguru.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!