Brasil iparralderantz

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Euskaldunak munduan
Etxean gu hirurok eta beharginak baino ez gara egon, eta churrasco bat jan dogu: okela errea eta ensaladak. Ondo pasau dogu alkarregaz, berba egiten eta, batez be, barre egiten. Herria nasai-nasai dago. Udatiar gehienak joanda dagoz, honezkero. Tabernak nahiko hutsik dagoz eta gauaz jente gitxi dabil. Badago alderdi bat modako tabernez beterik dagoana: taberna txikitxuak dira, eta prezioak, karuak. Argentinako mutil batek esan deust hareatzatik Trancoso herrira joan gaitekezala. Eta horixe egin dogu hurrengo egunean. Armozau ostean, hondartzara bajau eta ...

Irratitik plazara, bertsoaren aldarria

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Bertsolaritzea
Egutegia eta bertsolarien zerrendak: Zemendiaren 11n, gaueko 21:00etan Segura Irratian: . Iñaki Zelaia. . Iñaki Gurrutxaga. . Alaitz Sarasola. . Iñigo Izagirre. Zemendiaren 18an, gaueko 21:00etan Segura Irratian: . Estitxu Eizagirre. . Andoni Otamendi. . Jokin Uranga. . Xabier Sukia. Zeendiaren 25ean, gaueko 21:00etan Segura Irratian: . Aritz Zerain. . Nahikari Gabilondo. . Bixente Gorostidi. . Unai Muñoa. Abenduaren 2an, gaueko 21:00etan Segura Irratian: . Unai Agirre. . Aitor Albistur. . Iker Zubeldia. . Iñigo Manzisidor “Mantxi”. Egin beharreko lana: - Agurra (ez da puntuauko). - 8ko nagusian ofizioka 3na bertso. - 8ko txikian ofizioka ...

Azken uretaratzea?

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Antxinakoak Geurera
Ontziolen zabaltze ekitaldia 1916an izan zan, apirilaren 27an. Eguna ospatzeko langileek soldatako egun bateko saria jaso eben eta bazkaria doban; konbidatuentzako, barriz, tea banatu zan. Egun honetan jarri ziran “Conde de Zubiria” eta “Marques de Chavarri” ontzietako azpialdeak. Biak Labe Gariak enpresearen enkarguz lantegira ikatza itsasoz ekarteko. Ontzien motorrak be enpresan bertan egiteko ziran. Eurekaz batera, “Alfonso XIII” 5.000 tonako itsasontziaren lehenengo zatiak be jarrri ziran. Ontziola barritik uretaratutako lehenengo ontzia “Conde de Zubiria” izan zan, 1917ko garagarrilaren 7an ...

Jokin Muñoz, Euskerazko Literaturako Euskadi Sariaren irabazlea

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Kulturea
Izan be, Jokin Muñoz ez da barria ofizioan, eta, dana esan behar bada, ez dau suerte handirik euki, liburu interesgarriak argitaratu arren, oihartzun eskasa lortu dau eta. Jokin Muñoz Trigo Castejonen jaio zan, eta Donostian hazi ostean, Iruñean bizi da. Irakasle eta Filologia ikasketak egin ebazan Donostian, eta 1995ean argitaratu eban bere lehenengo lana: “Hausturak”. Gero, 1997an, “Joan zaretenean” etorri zan, eta 2000n “Atlantidara biajia”. Berak esanda da “Joan zaretenean” lanagaz oihartzun handiagoa espero ebala eta “Atlantidara biajia” obreagaz, barriz ...

Senderuela-zopea

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Jan edanak
Senderuela-zopea Osogaiak: (4 lagunentzat) - 100 gr. senderuela. - 25 gr. Oliba-orio. - 25 gr. gurin. - Kipula erdi bat, txiki-txiki eginda. - 25 gr. urun. - Saldea (3/4 l.). - Gatza. Zelan egin: Kazuelatxu baten oliba-orioa eta gurina batera jarriko doguz. Biak sueztitu eta jarraian txiki-txiki eginda daukagun kipulea ganeratuko deutsagu. Hiru osogaiak sueztitzen segiduko dogu, eta ostean, senderuelak jarriko doguz ganean. Dana ondo nahastau ostean, uruna ganeratuko deutsagu, astiro-astiro, urtetan diran bolatxuak kenduz. Gero, salda beroagaz bustiko dogu kazuelea eta dana batera irakiten jarriko ...

Udan puntutako gidabaimen barria izango da abian

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   txutxu-mutxuan
Araua ez betetearen larritasuna -6 puntu: alkoholaren edo drogen eraginpean gidatzea; ausarkeriaz gidatzea; abiadura handian joatea, mugearen % 50etik gora eta 30 kilometroan; eta alkoholemiaren edo drogen probak egiteari uko egitea. Horreek guztiak arau-hauste oso larritzat joten dira. -4 puntu: baliorik ez daukien agiriakaz gidatzea; beharrezko segurtasun neurriak beteten ez dauzan autoagaz gidatzea, edo IAT (ITV) arauak ez betetea; istripua edo sutea eragin daiken edozer autotik kanpora botatea; stop bide seinalean ez gelditzea; eta egokitzen jakonari bidea ez emotea, besteak beste ...

Animalien okelea jatearen onespena kulturan (I)

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Jan edanak
Gizakion proteinen beharrizan biologikoa baino harago doazen balore eraginkorren artean hurrengoak daukaguz: · Kultura guztietan dago jakiren baten inguruko debekuren bat eta kultura gehienetan animali zehatz batzuk jateko debekua indartsuagoa izaten da landare jakin batzuk jatekoa baino. Aditu askoren eretxiz, animaliek eta gizakiok antzekotasun morfologiko gehiago daukaguzalako da hau (berbarako, odolagaz landareen sapeagaz edo sabiagaz baino askoz gehiago identifiketan gara). · Kultura desbardinetan proteinak daukiezan elikagai desbardinakazko sentimentu eta arau ugari dagoz eta honeek inguruneagazko adaptazinoagaz zerikusi handiagoa daukie beharrizan biologikoakaz baino ...

Musiketan 2004-2005

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Musikea
2005eko egitarauari dagokionean, Ingalaterrako folk barriko mobimentutik etorriko da aurtengo artista errebelazinoa izan dan Alasdair Roberts James Orr Complex-egaz batera; hau urtarrilaren 30ean izango da. Zezeilaren 20an, Frantzia eta Brasil batzen dauzan bikote bat, Femmeouzes T, dantzarako doinu etnikoak jorratzen dauzan taldea. Dan Bern, barriz, zezeilaren 28an taula gainean agertuko da, Bob Dylan-en eraginpean jaiotako kantaria; aurrerago, Libiatik hurreratuko da Ara Malikian bibolinjolea martiaren 20an. Rock doinuak be ez dira faltako apirilaren 10an Kevin Coyne-ren eskutik. Apirilean baina 24an hain ...

Bombón. El Perro

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Zinemea
"Bombón. El perro" filmaren tramea garatzen doa personaiak euren burua definiduten doazen abiadura berean. Istorioa kontetako pazientzia, alkarrizketen arruntasuna, irudien berotasuna, begiradetan edo keinuetan gelditzeko trebezia... horreek guztiak pelikula honen ezaugarriak dira eta guzti-guztiak lotzen jakoz Juan Villegas protagonistearen espiritu lasaiari. Filmak ez dau mundu paralelorik irudikatzen, ez dau alde ilunik topau edo gorabehera psikologiko sakonik azaldu gura; azken baten, persona arrunt baten ibilbide zehatz bat kontetan ahalegintzen da. Protagonisteak ez dauka beharrik eta bizimodua atarateko artisau-aiztoak egiten dauz; aiztook ...

Diarios de motocicleta

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Zinemea
Personaia historiko baten ganeko filma egitea gatx-gatxa izaten da beti, baina persona hori kondaira edo mitoaren mailara ailegetan bada, beharra gehiago korapilatzen da. Edozelan be, Walter Salles-ek errazago euki dau kasu honetan, filmeko protagonista biek idatzitako literatur testuez baliatu ahal izan dalako; horrek laguntza ezin hobea emon deutso personaia bi honeen irudi goresgarria albo batera ixteko. Gazte biek Hegoamerikatik zehar egindako bidaiaren istorioa kontetan deusku benetan izan zanari jarrraituz: bidaiari honeek ondo pasetako eukien benetako gogoari inposatu jakon errealidade gordina ...

'Edan hemendik', Urgaberen hirugarrena

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Musikea
Bizkaitarren hirugarren diskoa da ‘Edan hemendik’, eta hainbat kolaborazino eta ahots barri topau geinkez bertan, tartean Gatibu taldeko Alex Sardui gernikarra. Bizkaieraz kantetan entzun geinkez Sardui eta Barandiaran, ‘Kartzelako gutuna’ abestian hain zuzen be. Kanta hau entzutean, emoten dau Gatibu taldearen abesti baten aurrean gagozala, eta Exkixu taldeko abeslaria izan zanaren ahotsak arrazoia emoten deusku. Oihuka diskoetxearen eskutik datorren diskoak Urgaberen aldi barri baten hasierea dakar askorentzat, aldi oparoa. Baina musikan, bizitzako hainbat arlotan legez, ingurukoek (kasu honetan entzuleek) epaitu ...

AEBko hauteskundeetan parte hartzeko aukerea

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   sarean
Aurreko hauteskundeetan (2000. urtean), 27 milioi herritar, gazteak gehienbat, etxean geratu ziran eta abstentzinoa sekulakoa izan zan. Lagun horreek animetako edo, egon badagoz orrialde kuriosoak Internet-en: http://www.votergasm.org/ Columbia, Harvard eta Wisconsin unibersidadeetako ikasle talde batzuk preparautako webgunea. Bisita asko dituan webgunea da, batez be, Rush Limbaugh ultrakonserbadorea danak orrialdera ez sartzeko aholkua emon ebanetik, “orgasmoak eta sexua” Jon Kerry alderdi demokrataren hautagaiari emoten eutsazalako esan ondoren. Beste alde batetik, http://www.moveonpac.org musikari batzuk antolatu daben ...

Gaboren azken nobelearen Interneteko istorioa

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   sarean
Horrezaz gan, argitaletxeak teknologiagaz lotutako trabea be euki dau; zehatzago esateko, erruduna ez da teknologia izan, gizarte honetan dagoan zentsurea baino. Jakin badakigu azken urteotan interneteko zerbitzariek filtroak erabilten dabezala, jasoten daben informazino guztia 'garbitzeko'. Alde batetik, seguridadearen atxakiagaz apliketan dabez filtro horreek (terrorismoa da hemen be arrazoi nagusia eta hor dago “Echelon” izeneko proiektua) eta, beste alde batetik, bai ume eta bai gazteak “babesteko” asmoagaz; filtro horreek batez be korreo elektronikoetan agertzen diran berba “lodiak, gordinak eta zikinak” bilatzen ...

Onintza Enbeita nagusi Gernikan

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Bertsolaritzea
Behin behineko sailkapena: Onintza Enbeita Gernikako irabazlea. Zuzenean sailkatua Oihana Bartra Arrigorriagako irabazlea. Zuzenean sailkatua Arkaitz Ugartetxea Munitibarko irabazlea. Zuzenean sailkatua Xabier Paya 391,5 Garikoitz Sarriugarte 377,5 Eneko Abasolo “Abarkas” 372 Iker Belaustegi 360,5 Jabier Olibares 358 Gorka Ostolaza 357 Xabier Enbeita 357,5 Juanjo Respaldiza 356,5 Matxalen Zabaljauregi 352,5 Josu Landeta 345,5 Urtzi Urrutikoetxea 335,5 Amaia Jauregizar 330,5 Ander Salaberria 328 Joanes Igeregi 294 Jokin Castaños 262,5 Bizkaie!

Bizkaieraz ala batuaz?

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Bertsolaritzea
*Larunbatean atera eta igandea heldu zaigu gaur berba egin gura dabenak eleizatik kanpo jai du *Zapatuan urten eta domeka ailegau jaku gaur hitz egin nahi duenak eleizatik kanpo jai dauka Errima eta neurria nabarmen aldatzen dira. Badakit kasu berezia dala hau, baina ezin da inoz jakin zer tokauko ete dan. Idatzitik berbara alde handia dago; zer esanik ez idatzitik bertsora! Xabier Paia

Internet, informazino eta zabor artean

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   eretxia
Honegaz ez dot esan gura Internet murriztu, kontrolau edo zentsurau behar danik. Komunikabideak libreak eta zabalak izan behar dira demokrazian. Baina inork ez dau esan demokrazian bizitzea erraza danik, lanak eskatzen deuskuz eta. Gure lana da komunikabideen artean aukerea egitea eta zabor informatiboa baztertzea. Iñaki Atxutegi

Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Kulturea
Andolin Eguzkitzak 1975ean, Egan Aldizkarian, 22 urtegaz argitaratu eban 'Askatasuna' izeneko lehenengo poemea eta soneto horretan atzemon daiteke gero etorriko zanaren giltza: Askatasuna, eder haizen hori Maite haut, nahi, eta behar igurtzi, Hire gorputz leun, azkor, oi Urtzi Lagun iezadazu su hartzen gori! Askatasuna, gogor haizen ezti! Gora hi eta zoldu gaitunanok! Biba guok, aurrera hatzaigunok! Bizi gaitezen, oi gaitzanan bezti! Bigun eta zoli, txairo maitale, Zimelik ez, gaztain koloreko´ri, Iruntsi behar gaitun lagunzale, jo behar, gauaz, larruen gogale ...

Albokaren azken diskoa: ‘Lau anaiak’

Bizkaie! 2004-11-05 00:00   Musikea
Joxan Goikoetxea Albokako akordeoilariak dualidadearen bi aurpegiak, ona eta txarra, azpimarratu gura izan ebazan, eta horretarako diskoaren produktorearen (Suso Saiz) berbak ekarri ebazan gogora, ‘bikotea da musikan formazinorik gaiztoena. Bi persona dagozanean, bikotearen biluztazuna nabarmentzen da’. Bi taldekideez gan, musikari honeek be hartu dabe parte: Fiachra Mac Gabhann (bouzoukia eta mandolina), Fon Roman (gitarra elektrikoa), Juanjo Otxandorena (bouzoukia), Mikel Artieda (baxua), Peter Maund (perkusinoa), Xabi San Sebastian (ahotsa), Benito Lertxundi (ahotsa) eta Zohar Fresco (perkusinoa). Taldearen helburua herri musika sendoa ...

Bilbaoko V. Poesiaren Astea

Bizkaie! 2004-11-05 00:00   Kulturea
Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan aurkezpen ugari egongo dira aste osoan zehar arratsaldeko 19:30etan. Areatzan eta Arriaga Antzokian be hainbat ekitaldi antolatu dauz Bilbaoko Udaleko Kultura Sailak, liburuak eta irakurketea sustatzeko helburuagaz. Holan ba, arduradunen esanetan, ‘ekimen garrantzitsua da Poesia Astea, eta oso ondo errotuta dago’. Igazko edizinoan hamar bat mila lagunek hartu eben parte ekitaldietan. Egunero, batazbeste 250 bat persona hurreratu ziran Bidebarrietako Liburutegian antolatutako ekitaldietara. 2003ko Poesia Asteak euki eban arrakastea ikusita, aurten be jente asko alkartuko dala ...

‘Zaharregia, txikiegia agian’, munduan zehar

Bizkaie! 2004-11-05 00:00   Euskaldunak munduan
Azken aldiko literaturea, musikea eta irudiak alkartuz, emonkizunean kulturearen arlo desbardinak buztartzen dira, poesia, kantagintzea, filmak, irudigintzea eta rock alternatiboa. Pasadan urteko udabarrian, egitasmo honegaz daborduko New Yorken egon ziran Mikel Urdangarin eta Kirmen Uribe. Eurakaz beste bi lagun joan ziran: Rafa Rueda, PLT taldeko kidea eta Bingen Mendizabal, hainbat filmetako musika sortzailea. Orduz geroztik, laurek batera ekin eutsen emonaldiari, eta Euskal Herriko hainbat lekutan ibili ostean, barriro be itsasoaz bestalde eskaini dabe emonaldia. Bidaiaren dokumentala grabau dabe eta DVDan ...