Bilboko Caóstica Film Laburren IV. Jaialdia martxan
2006-05-09 02:00 BarriakCaóstica Film Laburren IV. Jaialdian 56 film ikusteko aukerea dago Bilbon datorren domekara bitartean. Injinerutza Eskolan, Caos Club pubean eta Vanguardia arte galerian eskainiko dira laugarren edizino honetako emonaldiak.
Aurten inoiz baino parte-hartze handiagoa izan da, danetara, 275 pelikula aurkeztu dira, tartean Europako zein Hego Ameriketatik be jasotakoak. Antolatzaileek horreetako 56 aukeratu ditue Bilbon erakusteko eta tartean egongo dira aurtengo irabazleak.
Antolatzaileak, gainera, oso gustura gelditu dira jaialdira aurkeztutako lanen kalidadeagaz. Filmetako batzuetan hainbat aktore ospetsuk parte hartu dau, Alex Angulo, Amparo Baró, José Coronado, Victoria Abril, Unax Ugalde eta Mariví Bilbao aktore ezagunek, besteak beste.
Aurreko edizinoetatik Euskal Herriko Unibersidadearen laguntza berezia izan dau jaialdiak eta, esangura horretan, Injineruen Goi Eskolako Areto Nagusiko emonaldietara doazen ikasleek aukera libreko kreditu bat lortzeko aukerea izango dabe.
Horrezaz gan, barikuan jaia egongo da jaialdia antolatzen dauen alkartearen eskutik: antzerki-saioak, bideo-emonaldiak, eta musikea eta zinemeagaz lotutako mozorroak egongo dira bertan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!