Oskorriren 'The Pub Ibiltaria' CD barriko 17 kantuak telebistarako filmauko ditu TVEk

Bizkaie! 2006-05-05 02:00   Musikea

Oskorrik urtero plazaratzen dauen 'The Pub Ibiltaria' bildumeak hamar urte beteten dituanez, TVEk gauza berezi bat egitea pentsau dau, eta CD barriko 17 kantuak telebistarako filmauko ditu, ondoren, 17 egunetan, kantu bana emitiduteko.

Kontuak kontu, TVEk emitiduko ditu CDko 17 kantuak, egunean kantu bat, etxetik kantetako moduan azpitituluakaz, maiatzaren 8tik aurrera, eguerdiko 14,55ean eta arratsaldeko 20:25an Telenorten, eta arratsaldeko 20:25an Telenavarran.

TVEtik pasauko diran kantuak zuzeneko kontzertuan filmau dira, hain zuen be, Elgoibarko Herriko Antzokian, maiatzaren 6an.

Elgoibarko kontzertuan, Oskorriko musikariez gan, Elgoibarko dultzaineruak, Trikitixa eskola, Musika eskola, Herriko Korua eta Ikastola nahiz Herri Eskolako ikasle eta gurasoek parte hartu eben.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu