Literatur Musikatuaren Hilebetea Kalderapekon

Bizkaie! 2006-05-05 02:00

Gazte jenteari euren proiektuak aurkezteko leku fisiko bat baino gehiago eskaintzeko helburuagaz, literaturea eta musikea gustuko dituan jente talde baten aurrean emonaldia egiteko aukerea emongo deutsegu taldeei. Esaldi horrek laburbiltzen dau Kalderapeko Euskal Kultur Guneak antolatutako Literatur Musikatuaren Hilebetea egitasmoa.

Gazte jenteari euren proiektuak aurkezteko leku fisiko bat baino gehiago eskaintzeko helburuagaz, literaturea eta musikea gustuko dituan jente talde baten aurrean emonaldia egiteko aukerea emongo deutsegu taldeei. Esaldi horrek laburbiltzen dau Kalderapeko Euskal Kultur Guneak antolatutako Literatur Musikatuaren Hilebetea egitasmoa. Euskal Herri mailan euskeraz egiten dagozan literatur musikatuaren adibideak erakutsiko ditue eta, horretarako, maiatzaren 25era arteko eguenetan 21:00etan hitzordu bereziak izango dira Kalderapekon.

Maiatzaren 4an Zura emonaldia eskaini eben, Garcia Lorca eta Lauaxetaren olerkiakaz. Maiatzaren 11n, Literatur Jazza emonaldia izango da. Four Friend taldeak Dzanga diskoko lanak aurkeztuko ditu Atzotik gaurkora poesia saioan. Testuak Gabriel Aresti, Andolin Eguzkitza, Sonia Gonzalez, Miren Agur Meabe, Paddy Rekalde eta Juanra Madariagarenak izango dira.

Maiatzaren 18an, Gotzon Barandiaranek idatzitako Arrakalak saioa izango da Bihotz Bakartien Klubaren eskutik. Musikariak Aintzina Lekue, Alex Arregi, Gorka Mugarza eta Leire Ercilla izango dira eta, irakurleak, Gorka Uriarte, Leire Ercilla, Mari Feli Etxeandia eta Gotzon Barandiaran bera.

Azkenik, maiatzaren 25ean, Sorgintxuloren inguruan sortutako Ametsen Baratza liburuan oinarritutako saioa eskainiko dabe Santutxuko gazteek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu