Durangaldeko Bertsolari Txapelketea 2006
2006-05-08 02:00 BertsolaritzeaFinala maiatzaren 27an, Otxandioko pilotalekuan jokatuko da arratsaldeko 18:00etan eta parte hartuko daben 6 bertsolariak ondokoak izango dira: Beñat Ugartetxea, Eneko Abasolo, Gorka Lazkano, Garikoitz Sarriugarte, Amaia Aurrekoetxea eta Jon Unanue.
Pasa dan barikuan jokatu zan lehenengo kanporaketa saioa Mallabian, Izar Gorri Elkartean.
Lau bertsolari ibili ziran kantuan: Gorka Lazkano, Jon Agirre, Amaia Aurrekoetxea eta Jon Unanue. Gai jartzaile lanak Oihane Unzaluk egin ebazan. Epaimahaia Ainhoa Munitxa, Izaskun Ellakuriaga eta Kristina Mardaras-ek osotu eben.
Saio polita izan zan eta amaieran Gorka Lazkano Berriztarrak lortu eban puntu gehien. Amaia Aurrekoetxearen lana be nabarmentzeko modukoa izan zan. Azken sailkapena:
1. Gorka Lazkano.......182 puntu.
2. Amaia Aurrekoetxea.......174 puntu.
3. Jon Unanue.......................169 puntu.
4. Jon Agirre.........................141 puntu.
Bigarren kanporaketea, barriz, zapatuan jokatu zan Durnagoko Kurutziaga Ikastolan. Ondoko sei bertsolariek kantau eben: Beñat Ugartetxea, Ander Salaberria, Eneko Abasolo, Garikoitz Sarriugarte, Enea Pinillos eta Ibai Guridik. Gai jartzaile lanak Maite Berriozabalek egin ebazan eta epaimahaia Ainhoa Munitxa, Izaskun Ellakuriaga eta Kristina Mardaras-ek osotu eben.
Saioa orekatua izan zan baina amaieran Beñat Ugartexea Mallabitarrak lortu eban puntu gehien. Enea Pinillos Elorrioko gaztearen lana be aitagarria izan zan. Azken sailkapena:
1. Beñat Ugartetxea...........199 puntu.
2. Eneko Abasolo.................184 puntu.
3. Garikoitz Sarriugarte....181 puntu.
4. Enea Pinillos......................166.5 puntu.
5. Ibai Guridi.........................163 puntu.
6. Ander Salaberria..............150 puntu.
Durangaldeko Bertsolari Txapelketearen finala maiatzaren 27an, Otxandioko pilotalekuan izango da arratsaldeko 18:00retan eta parte hartuko daben 6 bertsolariak ondokoak izango dira: Beñat Ugartetxea, Eneko Abasolo, Gorka Lazkano, Garikoitz Sarriugarte, Amaia Aurrekoetxea eta Jon Unanue.
Plazatik Gaztetxera
Pasa dan barikuan jokatu zan Ondarruko Gaztetxean, Plazatik Gaztetxera bertso txapelketako lehen kanporaketea. Aretoa jentez ganezka egoala eta giro bikainagaz egin zan saioa.
Gai jartzaile lanetan Txomin L. Aramaio Ondarrutar gaztea ibili zan eta bere lana txukun bete eban.
Ez zan maila handiko saioa izan. Ofiziokako lanean, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin eta Agin Rezolaren lanak izan ziran aitagarrienak. Kopletako lanean eta bakarreko lanetan ez zan aparteko alerik entzun. Aitatzekoak izan ziran Agin Rezolak eta Gorka Ostolazak koplatan eta bakarkakoan egindako lan polita. Azkenean, lehia estuaren ostean, saioko irabazlea, Añorgako Beñat Gaztelumendi izan zan. Puntu gitxiko tartean, Alaia Martin, Agin Rezola eta Gorka Ostolaza sailkatu ziran hurranez hurran. Atzerago Beñat Ugartetxea eta seigarren Ander Lizarralde Oñatiarra geratu ziran. Igaz irabazle izan zan Mallabiko Beñat Ugartetxea, ez zan fin ibili. Ander Lizarralde Oñatiarrak be egun eskasa izan eban. Azken sailkapena:
1. Beñat Gaztelumendi………180'5 (Finalera zuzenean sailkatua).
2. Alaia Martin……………..178'5.
3. Agin Rezola………………176.
4. Gorka Ostolaza.………175.
5. Beñat Ugartetxea....168'5.
6. Ander Lizarralde……..140.
Saioaren amaieran, ikusleek gustokoen izan eben bertsolariari saria emon eutsen eta aukeratua Alaia Martin izan zan. Hurrengo Ondarruko jaietan izango dan bertso saiorako konbitea jaso eban sari bezela Oiartzuarrak.
Plazatik Gaztetxera ekimeneko hurrengo saioa, datorren barikuan, maiatzaren 12an izango da Debako Gaztetxean. Afaria 21:00etan eta saioa 10:30etan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!