Musikea  IV. urtea // 158. zenbakia

Hiru urte eta erdiko isilunearen ostean, Pearl Jam martxan barriro


Bizkaie!

Pearl Jam taldea hiru urte eta erdi egon da isilik, diskorik argitaratu barik baina oraintsu jakin dogu Seattle urian sortutako taldearen zortzigarren diskoa maiatzaren 2an kaleratuko dabela.

'Pearl Jam' izeneko diskoa barria J Records diskoetxeagaz kaleratuko daben lehenengoa izango da. Eddie Vedder, Mike McCready, Stone Grossard, Jeff Ament eta Matt Cameron taldekideak hiru urte eta erdi izan dira lanik atara barik.

Disko barriak 13 kantu izango ditu eta Adam Kasperek eta taldeak berak produzidu dabe Seattlego X Estudioan.

'Life Wasted', 'World Wide Suicide', 'Comatose', 'Severed Hand', 'Marker in the Sand', 'Parachutes', 'Unemployable', 'Gone' edo 'Inside Job' dira diskora batutako kantuetako batzuen izenburuak.

1991. urtean agertu ziranetik, talde estadubatuarrak 60 miloe disko baino gehiago saldu ditu mundu osoan. Danetara, estudioko zazpi disko, zuzeneko bi, B aldeakaz osoturiko disko bikotx bat eta arrakasta nagusien CD bikotx bat argitaratu dabez.