Biraoen biran

Bizkaie! 2004-10-22 00:00   Euskerea berbagai
Gaztea nintzanean, unibersidadean behin gai honen ganeko behar bat egin neban. “Biraoen itzulpena ingelesetik euskerara” imini neutson izenburua, buru gehiegirik barik. Haren arabera, gaur egungo biraoen zeregin nagusia karga semantiko gogorra eukitea da; hau da, bardin dauala zer dinogun, baina gogorra izan behar dala. Gogortasun hori geure komunidade bereko nork edo nork entzun behar dau, osterantzean ez dogulako gure haserrea behar dan moduan adierazoko. Eta hori zan euskerazko biraoei topau neutsen arazorik handiena: esandakoak ez eukala ezelako indarrik, ez bazan ...

Euskal Zinearen hilabetea Amsterdamen

Bizkaie! 2004-10-22 00:00   Euskaldunak munduan
Euskal Herriaren eguna urriaren 9an Euskal Herriaren Eguna ospatuko da Melkwegen urriaren 9an. Eraikinaren ateak eguerdian zabalduko dira eta kafetegian, antzokian, zinema aretoan, multimedia aretoan, arte aretoan eta kontzertuetarako aretoan euskal giroa izango da nagusi. Is Hooglan, Melkwegen programatzaileren esanetan, ‘izateko modu berezia daukie euskaldunek, eta hori euren kulturan, janarian, politikan eta zelan ez, filmetan be islatzen da. Oso estilo personala daukie arlo guztietan’, eta horretan oinarritu dau programatzaileak urriaren 9ko jaialdia, hau da, euskaldun giroa Amsterdamen ezagutarazo gura dau ...

Angel Unzu Argentinan

Bizkaie! 2004-10-22 00:00   Musikea
Angel Unzuren ibilbidea Iruñean 1961ean jaiotako musikariak 20 urtetik gora daroaz musikeagaz jolasean. Estudioko musikari eta sortzaile legez ezagutzen dogu baina produktore beharra be egin dau sarri eta kolaborazinoak be ugari, besteak beste, Olatz Zugazti, Amaia Zubiria, Ganbara, Golden Apple Quartet, Alaitz eta Maider, Anje Duhalde, Kepa Junkera, Benito Lertxundi, Tanttaka, Markeliñe zein In Fraganti taldeakaz. Dana dala, bakarlari legez disko bi grabau eta argitaratu ditu Angel Unzuk: '13 solos' 1996an, itaunez eta isilunez beteriko solasaldia, sei sokaren arteko jolasa ...

‘Basque Short Stories’

Bizkaie! 2004-10-22 00:00   Euskaldunak munduan
Ekimenaren helburu nagusia euskal literaturea mundu angloxajoiarrean ezagutzera emotea. Horretarako, euskerea oinarritzat hartuta, ingelesera itzuliko dira ipuinak. Bost itzultzaile arduratuko dira lan horregaz, Amaia Gabantxo, Kristin Addis, Linda White (bildumearen arduraduna be bada bera), Margaret Jull Costa eta Elizabeth Macklin hain zuzen be. Frankfurteko liburu azokan egingo da ‘Basque Short Stories’ liburuaren aurkezpen ofiziala, urriaren 6an, eta bertan izango dira bilduman parte hartzen daben persona ugari, baita Eusko Jaurlaritzako eta Euskal Editoreen Elkarteko ordezkariak be. Bizkaie!

LUBERRI. Bertso lurra barritzen

Bizkaie! 2004-10-22 00:00   Bertsolaritzea
Lehenengo saioa Agurainen izan da urriaren 2an. Bertso-bazkaria Merino jatetxean egin eben. Bertsotan Iñaki Murua, Sustrai Colina, Iñaki Gurrutxaga eta Ruben Sanchez ibili ziran. Gai-jartzailea, barriz, Naroa Sasieta izan zan. Ondoko herrietan be Luberri programa barruan bertso-saioak antolatuko dira: Orio, Itsasondo, Soraluze, Ispaster, Elorrio, Etxebarria, Orozko, Elizondo, Etxarri, Sunbilla, Gasteiz, Araia, Legutio, Laudio, Aiherra... Bizkaie!

Service Pack 2 (SP2) eskuragarri daborduko

Bizkaie! 2004-10-22 00:00   sarean
Hainbat izan dira topautako zuloak eta Microsoft-ek SP2 produktua garatzeko eta kaleratzeko premina handia euki dau. Kostata baina azkenean hor dago (ez gaitezan horrenbeste poztu ze ia seguru-seguru beste zuloren bat be topauko jako honeri be). Urte beteko lanaren ostean eta seguridadea Microsoftentzat ardatz nagusia dala erakusteko euren webgune ofizialean doban dekargetako moduan preparauta dago www.microsoft.com Bestela, gura izan ezkero CD bat be enkargau geinke eta gero CD horretatik instalazinoa egin. Dana dala, ordenadore barriak, urritik aurrera erosten ...

Euskal Kulturearen Plana martxan dago

Bizkaie! 2004-10-22 00:00   Kulturea
Eginbeharrak Mende barriko lehen hamarkaradako helburuak finkatuta daukaz daborduko Euskal Kulturearen Planak. Holan ba, honeek bost pausuak emon beharko dira datozan hamar urteotan: 1.- Sorkuntzea eta produkzinoaren nagusitasuna, batez be giza baliabideen ikuspuntutik. 2.- Kultur integrazinoa. 3.- Nortasuna sendotzea. 4.- Modernizazinoaren aldeko apustua. 5.- Kanpo proiekzinoa, lehenengo Espainian, gero Frantzian, gero Europan eta azkenik, euskal diasporearen herrialdeetan. Antolakuntza hori martxan imini ahal izateko erakunde honeen esku egongo da Plana: Kulturearen Euskal Behatokia (oraindino sortzeko dago eta kulturearen arloen ganeko informazinoa ...

Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresuak (Bilbaoko Euskaldunan, zemendiaren 9tik 12ra)

Bizkaie! 2004-10-22 00:00   Kulturea
Egitaraua UEUko komunikazino-arduradun Idoia Torregaraik azaldu dauanez, Kongresuak iraungo dauzan lau egunetan gai monografiko desbardinak landuko dira. Zemendiaren 9an, Euskerearen Komunikazino-Esparrua jorratuko da. Kanpoko ereduak kontuan izango dira, besteak beste, Europako ikus entzunezko komunikabideak eta hizkuntza gitxituen egunkariak. Errealidade horreetara hurreratzeko asmoz, Islandiako Sistema Komunikatiboaren barri emongo dau RUV-eko albistegietako buru Logi Bergmann Eiösson-ek. Ingelesez izango diran hiru berbaldi horreetan aldi bereko itzulpen zerbitzua egongo da. Zemendiaren 10eko jarduerea "XXI. mendeko Kazetaritzea" izenburukoa izango da. Egun horretan, euskeraz jarduten daben ...

Eusko Jaurlaritza & Internet binomioa saritu dabe

Bizkaie! 2004-10-22 00:00   sarean
Jaurlaritzeak tasak pagetako martxan jarri gura dauan modu barriak be saria jaso dau Murtzian. Proiektu honen arabera, aldundiek eta udalek tasak modu elektronikoan kobretan hasiko dira laster. Orain arte, 90 udalek baino gehiagok kobretan dabez holan isunak, ur kontribuzinoak edota zirkulazinoaren ganeko zergak, eta antza aurrerapena nabarmena da. Hori bai, dirua jasoteko beti egongo dira aurrerapenak. Arazoa emon behar danean etorten da. Orduan, orain hamar urte egiten genduzan papelen tramitazino luzeak egin beharko doguz. Bizkaie!

Bertso-eskolako irakasleari, bihotzez

Bizkaie! 2004-10-22 00:00   Bertsolaritzea
Bizkaiko Txapelketea Motorra prest dauka 2004ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketak. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak urriaren 8an emongo dau prentsaurrekoa txapelketearen nondik norakoak azaltzeko. Badakigu datorren domekan hasiko dirala kanporaketak. Munitibarko frontoian jokatu da lehenengoa, urriaren 10ean, arratsaldeko 17:30etan. Bertan honeek bertsolariak kantauko dabe: Arkaitz Ugartetxeak, Xabier Enbeitak, Garikoitz Sarriugartek, Urtzi Urrutikoetxeak, Ander Salaberriak eta Jokin Castañosek. Aurkezle lanak Josu Goikoetxeak beteko dauz. Bizkaiko txapelerako lehia martxan da eta Bizkaie! Aldizkarian jarraipen zabala egingo deutsagu. Iñaki Aurrekoetxea

Gazteen geroa

Bizkaie! 2004-10-22 00:00   txutxu-mutxuan
Osasuna eta jateko moduak Honek beharbada ez dauka zerikusirik bizi maileagaz baina bai bizi kalidadeagaz. Gaur egungo gazteek txarrago jan, kirol gitxiago egin eta gozputzearentzat askoz be kaltegarriagoa dan ingurumen batean bizi dira. Ondorioz, 50 urtera heldukeran, gurasoena eta, batez be, aitita-amamena baino osasun txarragoa eukiko dabe. Arazoa elikatzeko moduan dago, jateko modua gero eta urrunago dagoalako gure betiko dieta tradizionaletik. Erruduna denpora faltea ei da; aita eta amek etxetik kanpo behar egiten daben ezkero, umeek ogitartekoa jan beharrean industri ...

The Bourne supremacy

Bizkaie! 2004-10-22 00:00   Zinemea
Inork ez eban itxaroten “Bourne kasua” 2002ko udako ezustekoetariko bat izatea. Errodajean arazo handiak izan ziran eta estreinau baino lehenago zuzendariak berak adierazo eban ez jakola pelikulearen emoitza artistikoa lar gustetan; edozelan be, uda horretako arrakasta ekonomikorik handienetariko bat izan zan. Urte bi geroago, “The Bourne supremacy” zine aretoetara heldu da, oraingoan beste zuzendari baten eskutik: Paul Greengrass. Aldaketa hau gorabehera, egiturea aurrekoaren antze-antzekoa da; protagonisteak arazoak eta dudak daukaz bere nortasunaren inguruan eta iragan ilun hori aztertzen jarraitu beharko ...

Eskolea infernu: Jokin gogoan

Bizkaie! 2004-10-22 00:00   eretxia
Memoria apur bat egiten, nire eskola-denporak etorri jataz burura. Eta onartu egin behar dot lantzean behin nik neuk be une ez oso goxoak bizi nebazala. Umeek ez dabe begi onez hartzen desbardina dana, eta lar altua, lar txikia, lar lodia edo lar argala danak bere ingurukoen eztenkadak jasan behar izaten dauz. Honeek ez dira, ba, kontu barriak. Desbardina danagaz krudelak izaten dira umeak (baten batek esango deust nagusiak ez garala hobeak). Ez dogu askorik aurrera egin "Espainiako transizino"aren garaiko ...

Non ti muovere

Bizkaie! 2004-10-22 00:00   Zinemea
Gazte batek, Angelak, motor ezbehar larria euki dau eta hil ala biziko operazinoa egin behar deutsie ebakuntza gelan. Kanpoan, aita, zirujau ospetsua, alabearen heriotzeagaz batera bere bizitzea be hutsaren hurrengoa izango ete dan bildur da. Itxaronaldi gogor hori une ezin hobea izango da, alabea jaio zan sasoi eta zirkunstantziak gogora ekarteko; sasoi horretan Angelaren gurasoak txarto pasetan ebilzan eta Timoteok Italia izeneko prostituteari esker topau eban beharrezko maitasun eta gizatasuna. Film honetan pasinoa, mina eta heriotzea buztartzen dira aitaren buruan ...

BIZKAIE!ko Xabier Paia jaunari

Bizkaie! 2004-10-22 00:00   Euskerea berbagai
Berba bitan emotea ez da huskeria bat, zuk, Paia jauna, besterik uste badozu be, zeren eta euskaraz batera be idatzi da EUSKALERRIA, ESKUALHERRIA eta abar. Inork ez dau esan hiru zatitan idatzi danik, gutxiago kale eta baserriagaz txiste bat egiteko. Ez da ez larria, argigarria baino. Deklinabidea emon beharrik ez egoan askorentzat. Euskaldun zaharrok ez dogu horretan hutsik egiten, baina euskaldun barri batzuk bai. “Euskalerriako” ondo esanda dago, baina bakarrik XIX mendeko bizkaitar fuerista liberalentzat, Sagarminaga, Sota eta beste, ez ...

HIZNET: Euskerea eta Internet

Bizkaie! 2004-10-22 00:00   sarean
Testuinguru honetan salbuespen bat badago, itxaropen argi txiki bat: HIZNET hizkuntza plangintza ikastaroa. Internet bidezko graduondoko ikastaroa, laugarren bider eskainiko da Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazinoa eta EHUko Soziologia 2 Sailaren eskutik. Daborduko 170 ikasle egon dira ikastaroaren 3 edizinoan. Holan bada, zeozer egon badagoala esan geinke! Amaia Lasagabaster, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazinoa HIZNET hizkuntza plangintza ikastaroaren arduradun teknikoa

Martin Ugalde kazetaria, idazlea, politiko abertzale eta euskaltzalea, Goian Bego

Bizkaie! 2004-10-22 00:00   Kulturea
Sariak, omenaldiak: -Korrika 8-k omenaldia egin eutson 1993an. -1997an, “herriko seme” izentau eban Andoaingo herriak. -Euskalgintza Elkarlanean Fundazinoak merezimentu Saria emon eutson 1998ko zemendian. -“Astearte literarioak” zikloaren omenaldia, 1999ko garagarrilean. Koldo Izagirre, Anjel Lertxundi eta Inazio Mujika tartean egozan. -EHUko Honoris Causa Doktore, 1999ko abenduan. -2002. urteko “Euskaldun Unibertsala” izentau eben, 2003ko irailaren 10ean (Ainhoa Artetagaz batera). Argitaratutako lan nagusiak: -Iltzalleak (Cromotip, 1961). Ipuin bilduma (Berrargitalpena: Erein, 1985, Hiltzaileak izenburuagaz) -Ama gaxo dago (Cromotip, 1964). Antzerkia. -Umeentzako kontuak. Sorgiñaren urrea ...

Truman Capote

Bizkaie! 2004-10-15 00:00   Kulturea
Idazleak autortu ebanez, bere uniberso literarioa umezaro haretako bakardadean eregi zan, amagaz senar baten etxetik bestera ebilenean. Arrazismoaren eta aurreretxien gunean, Amerikarik atzerakoienean, berak eregitako unibersoan. Hamazortzi urte baino ez eukazala, The New Yorker egunkarian beharrean hasi zan, erredaktore. Handik hiru urtera, etorkizuna aurretik eta ausardia sobran eukala, kazetaritzearen munduan erreferentea zan egunkari ha itxi eta Miriam ipuina idatzi eban, O´Henry saria irabaziz eta kritikea bere aurrean makurtuz. Argitaletxeen mundua be laster jarri zan haren esanetara, eta ez zan ...