Zigor Aldama: 'niretzat oporraldi onena etxean egotea da'
2005-11-18 00:00 Bidaide
3.- Tsunamia orain urtebete izan zan. Zer espero dozu han topetea?
Egia esan, ez dakit. Nik uste dot Tailandia espero dodana baino askosaz be hobeto egongo dala, ezer pasauko ez balitz legez. Sri Lankara lehenengoz joango naz, horregaitik ezin dot imajinau zer topauko dodan. Halanda be, baliteke oraindino egoerea negargarria eta mingarria izatea, ia 200.000 lagun hil ziran eta. Kontuan hartu behar da historiako hondamendi natural handiena izan zala Indonesiako tsunamia. Borrau ezineko markea itxi dau gizartean, betiko.
4 ...
Bizkaiko kutxen sorrerea
2005-11-18 00:00 Antxinakoak Geurera
Asier Madarieta,
Abertzaletasunaren Museoko teknikaria
Hegazti-gripea
2005-11-18 00:00 Jan edanak
Amaia Laforga,
Dietetika eta Gizaki Elikaduran diplomaduna
Makailao blinisa
2005-11-18 00:00 Jan edanak
Makailao blinisa
Osogaiak (4 lagunentzat):
- 600 gr. makailao, gatz bakoa eta garbia.
- 400 gr. kipula, txiki-txiki eginda.
- 50 gr. oliba-orio.
- 10 gr. gurin.
- 40 gr. azukera.
- Gatza
Blinisa egiteko
- 100 gr. urun.
- Gatza.
- Arrautza gorringo bat.
- Piperhauts zuria.
- 5 gr. lebadurea.
- Gaseosea.
Zelan egin:
Alde batetik, makailaoa landuko dogu eta bestetik blinisa egiteko masea. Makailaoa lantzeko, zartagin batean jarriko doguz oliba-orioa eta gurina berotzen, kipuleagaz batera, baita azukerea eta gatz apurtxu bat be. Tapea jarrita, sueztitzen itxiko dogu. Ostean, dadoetan ...
Koldo Ugartetxe: ‘perretxiko danek egin leikie kalte larregi jan ezkero’
2005-11-18 00:00 Barriketan'Lir', sei graduko ‘ardao’ barria
2005-11-18 00:00 Jan edanak
Beraz, ‘Lir’ edaria ardaoaren usaina, gusto eta ezaugarriak dituan 6 ºko edari generiko barria da, ‘Lirisazino’ deitutako prozesuaren bidez egindakoa. Prozesu hau Bordeleko Lir enpreseak asmau eban. Ardaoa egin ostean, molekulak banatu behar dira eta, hor, ardaoaren osogai nagusiak, berezkoak, mantendu egiten dira. Ez da osogai kimikorik erabilten eta edozein ardaogaz (gorria, zuria, baltza...) egin daiteke.
Edari honen sortzailea La Cadiére d´Azur izeneko Bordeleko bodegea izan da eta orain arte 2500 botila egin dabez. Arrakasta handia izan dau eta ...
CAF enpreseak Abiadura Handiko 10 tren egingo ditu Turkiarako
2005-11-18 00:00 Euskaldunak munduan
Bizkaie!
'Justiziabat' aplikazino informatikoak akzesi bat lortu dau 'Computing España' aldizkariaren sariketan
2005-11-18 00:00 sarean
Bizkaie!
Hegaztien gripea eta multinazionalen irabaziak
2005-11-18 00:00 txutxu-mutxuan
Tratamentua eta multinazional baten irabaziak
Txertorik ezean, Munduko Osasun Erakundeak botika bi gomendatu dauz, behin-behineko erremedio modura. Izan be, gaixotasunaren barri zehatza euki arte eta gizakitik gizakira pasau arte, ezin da txertorik egin, gizakitik gizakira kutsatzeko birusa oraindino be existiduten ez dalako.
Tamiflu da botika horreetako bat; ez da Euskal Herrian saltzen, bai ostera, Europako beste leku batzuetan, Suitzan esaterako. Lurralde horretan, ganera, urtean botika horren kaxa bi saltzetik, hilebete bakar batean 12 kaxa saltzera igaro dira. Relenza izenekoa da ...
Legebiltzarreko mahaikideen kontrako epaiketea: garai barriak hasi dira?
2005-11-18 00:00 eretxia
Iñaki Atxutegi
Elias Amezaga idazle bilbotarrak jasoko dau Eusko Ikaskuntzaren XXIII. Manuel Lekuona Saria
2005-11-18 00:00 Kulturea
Bizkaie!
Hasikera ederra
2005-11-18 00:00 Bertsolaritzea
Azken astegoienean Uztaritzen eta Arrasaten izan ziran kanporaketak. Uztaritzekoa maila bikainekoa izan zan. Amets Arzallus gailurrik jo barik baina seguru eta maila onean ibili zan saio osoan. Fredi Paiak anaiaren bidea hartu gura eban (agurrean autortu eban harek baino puntu erdi gehiago behar ebala etxetik bialduko ez baeben), eta behetik gorako saio eredua be kopiau eutson. Zalantza gehiago sortu euskun Fredik, baina azkenean hor dago, irabazleak kenduta hirugarren puntuazino altuena lortu dau, justu anaiaren atzetik. Uztaritzekoa izan zan sei bertsolarien ...
Serenity
2005-11-18 00:00 Zinemea
Inperio baten nagusitasunean eta horren kontra dagozan matxinoen burrukan oinarrituriko zientzia fikzinoko pelikula bat aurkeztukeran, guztiok pentsau daikegu Star Wars-en kopia merkea opetsiko deuskuela, baina, egia esan, 'Serenity' sano film original eta barritzailea da. Beraz, paralelismoak paralelismo, ez da izarretako gerra ospetsuenaren kopia edo azpiproduktutzat hartu behar.
Lucas-en istorioan jazoten danaz bestaldera, pelikula honetan on eta txarraren arteko mugea ez dago hain zehaztuta. Serenity-n azaltzen jakun konfederazinoa gizateria sistema politiko bakarrean batzeko amesa daukan egiturea da, beti be giza arrazoiak ...
Sidney Pollackek Guggenheim museoaren eta Frank Gheryren ganeko dokumentala aurkeztu dau Bilbon
2005-11-18 00:00 Zinemea
Joseba Terreros
Sorgintxulo gaztetxean ebagitako lorea baratz bihurtuko da laster
2005-11-18 00:00 Kulturea
Baina, antza, liburuaren aurkezpenagaz ez da dana amaitzen: gero errezitaldiak egiteko asmoa daukazue. Ze motatakoak?
Ba, horretan be aurreratzen goaz. Asmoa Santutxuko gazteok liburua Euskal Herriko gaztetxeetan aurkeztea da, eta, horretarako, testu batzuk aukeratu eta ikuskizun bat preparetan gabilz oin, buru-belarri. Musikea, berbak, irudia, antzerkia eta magia: hori dana apur bat nahastau eta ia zerk urteten dauen.
Aurrera begira, zein da gaztetxeen eta, bereziki, Santutxuko gazte mobimentuaren etorkizuna?
Esango neuke momentu honetan gaztetxeen kontrako ofensiba-fase baten gagozala. Atzo be Ametsenea ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
4143
4144
4145
4146
4147
4148
4149
4150
...
4279
4280
4281
4282
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...