Erdi Paleolito Aroko aztarnak topau ditue Lemoan

Bizkaie! 2008-09-15 12:45

Aurkikuntzea harriz egindako lanabes handiek (esku aizkora bat, berbarako) eta gizaki-talde horreek euren bidaietan eroaten zituen tresnek osotzen dabe. Ikerketeari esker jakin ahal izango da, zeozelako zehaztasunez, zelan bizi ziran Bizkaiko lehenengo neandertalak.

Lemoako Arlanpe aztarnategian kristo aurreko 300.000 eta 115.000 urte arteko jarduera-aztarnak topau ditue, Erdi Paleolito Arokoak hain zuzen. Aurkikuntzeak Euskadiko aztarnategirik zaharrenetarikoen artean kokatu dau Arlanpe, Lemoako Udalak jakinarazo dauenez.

Ganera, azkeneko glaziazinoko edo erromatar garaiko (orain dala 18.000 bat urte) beste aztarna batzuk topau ditue. Kanpaina horren emoitzak irailaren 18an aurkeztuko ditue Lemoako kultur etxean, 19:00etan.

Kanpaina horretan Erdi Paleolito Aroko ondo gordetako aztarnak berreskuratu ditue (300.000 eta 150.000 urte artekoak). Aurkikuntzea harriz egindako lanabes handiek (esku aizkora bat, berbarako) eta gizaki-talde horreek euren bidaietan eroaten zituen tresnek osotzen dabe.

Bestalde, gizakiak jandako animalien aztarnak (ahuntz, orein, bisonte eta errinozeronte) be topau ditue, baita okelajaleren baten aztarnak be (hartz, otso, pantera eta hiena). Aurkikuntza hori Mendietakoakaz (Sopelana), Irikaitzekoakaz (Zestoa) eta Lezetxikiekoakaz (Arrasate) batera Euskadiko zaharrenetarikoen artean dago.

Arlanpeko ikerketeari esker jakin ahal izango da, zeozelako zehaztasunez, zelan bizi ziran Bizkaiko lehenengo neandertalak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu