Erdi Arora bueltan Getxon, irailaren 19tik 21era

Bizkaie! 2008-09-16 14:22

Nobedadeei jagokenez, aurten bi gune barri egongo dira: erdi aroko kanpamentua eta txoko esoterikoa, hain zuzen be. Horreetako bakotxean eguneroko bizitza antzeztuko dabe aktoreek eta antzezpenetan publikoa tartean sartzea be posible izango da.

Getxoko VII. Erdi Aroko Azokearen harian, Algortako erdialdean salmenta postuak, tailerrak eta hainbat jarduera egongo dira. Bertan, publikoak hainbat produktu erosi ahal izango ditu: larruzkoak, espartzuzkoak, argizarizkoak, zurezkoak, jostailuak, oinetakoak, urrezkoak… Gainera, herri sukaldaritzeak be bere lekua izango dau. Era berean, artisauak lekuan bertan lanean ikusteko aukerea egongo da. Honako hau izango da azokearen ordutegia: goizez, 11:00etatik 14:00etara eta, arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara. Zapatuan, 23:00etan zarratuko da azokea.

Merkatu honen inguruan orduko personaia ugari ibiliko dira antzerki aktoreek antzeztuta: bufoiak, malabaristak, koblakariak, musikariak, magoak, kontalari itsua, eskaleak, komedianteak, soldaduak, fakirrak eta suge-hezitzailea, besteak beste. Zenbait antzezpen egingo ditue, orduko azoketan egozan giroa eta jazoerak erakutsiz.

Ohikoa danez, zenbait gune egongo dira azokan. Horreen artean azoka arabiarra eta gaztelauen auzoa gailendu behar dira. Nobedadeei jagokenez, aurten bi gune barri egongo dira: erdi aroko kanpamentua eta txoko esoterikoa, hain zuzen be. Horreetako bakotxean eguneroko bizitza antzeztuko dabe aktoreek eta antzezpenetan publikoa tartean sartzea be posible izango da. Era berean, aurtengo azokan tradizinozko artzaintzea ezagutu ahal izango dabe bisitariek, izan be, artalde bat jente artetik pasauko da.

Horrezaz gan, hainbat aktore eta komediante kaleetan zehar ibiliko dira. Horreetako batzuek uriko kaleetan antzezpenen ordua eta tokia jakinarazoko ditue. Kale-plazak modu berezian apainduko dira azokea egiteko. Armarriak, banderak, zutoihalak, lastoa, belar usaindunak eta abarrekoak ipiniko dira, bisitaria Erdi Arora eroateko.

Azkenik, Getxoko Erdi Aroko Merkatua iragana biziteko aukera ezin hobea dogu, jai giroan. Bisitariek modu aktiboan parte hartzen dabe eta gainera artisautzako produktuak eros daitekez.


Azokearen guneak

1.- Algortako Geltokia plazea: azoka arabiarra, zuzeneko saioak, suge-sorgintzailea, tailerrak eta poni eta dromedario karabanen abiagunea.

2.- San Nikolas plazea: Erdi Aroko kanpamendua, zuzenezko saioak, arkulariak, ludoteka, falkoneria, taberna katalana eta tailerrak.

3.- Getxo Antzokia plazea: taberna eta krepe-denda.

4.- Tangora plazea: txoko esoterikoa (tarotistak), ludotekea eta tailerrak.

5.- Kasinoko plazea: ogi labea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu