'Euskonews & Media' aldizkari digitalak hamar urte bete ditu irudia barrituz eta edukiak zabalduz
2008-09-15 11:33Eusko Ikaskuntzak argitaratzen dauen astekariak leku nabarmena dauka Interneten plazaratzen diran kultureari buruzko euskal hedabideen artean, izan be, 7.500 harpidedun baino gehiago ditu eta webak jasoten dituan bisitakaz batera, astean 30.000 bisitari inguru dituala esan daiteke.
Eusko Ikaskuntzaren on-line aldizkari 'Euskonews & Media'-k hamar urte bete ditu aurten 'euskal kultureari buruzko hedabide digitalen dekano' legez. Urtemuga hau ospatzeko, euren irudia barritu eta edukiak zabalduko ditue, erakundeak prentsa-ohar bidez jakinarazo dauenez.
1998ko irailean sortu zan 'Euskonews & Media' aldizkariaren lehenengo zenbakia, zientzia kultura eta gizarteari buruzko euskal on-line komunikabide bakarra bilakatuz. Hamar urte geroago, Eusko Ikaskuntzak argitaratzen dauen astekari honek leku nabarmena dauka Interneten plazaratzen diran kultureari buruzko euskal hedabideen artean, izan be, 7.500 harpidedun baino gehiago ditu eta webak jasoten dituan bisitakaz batera, astean 30.000 bisitari inguru dituala esan daiteke.
'Euskonews & Media'-k 452 ale ditu Sarean, 9.000 orrialde inguru. Euren edukiak Eusko Ikaskuntzak dituan 3.300 bazkideek argitaratzen ditue. Aldi berean, partaidetzara edegitako foro bat da, eskatzen dan bakarra lanen zorroztasuna eta kalidadea da.
Horrezaz gan, 2007ko urtarriletik Euskonews Gaztea aldizkaria dago, gazteek egina gazteei zuzendutako aldizkari bat. Euren lehenengo 60 aleetan 500 ikaslek parte hartu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!