Habaneren eta Itsas Kantuen Jaialdiak Getxoko musika jaialdien zikloa amaituko dau
2008-09-11 11:41 MusikeaHiru egunez, irailaren 11tik 13ra, jenteak hiru kontzertu entzun ahal izango ditu Getxon hainbat estilotako artista eta talderen eskutik. Jaialdiaren hogeta bigarren edizinoan, Biotz Alai getxotar abesbatza ezaguna izango da jaialdia inauguretako arduraduna
Irailaren 11tik 13ra, Habaneren eta Itsas Kantuen Jaialdiak Getxoko musika jaialdien zikloa amaituko dau. Hiru egunez, jenteak hiru kontzertu entzun ahal izango ditu Getxon hainbat estilotako artista eta talderen eskutik.
Jaialdiaren hogeta bigarren edizinoan, Biotz Alai getxotar abesbatza ezaguna izango da jaialdia inauguretako arduraduna, habaneren eta itsas kantuen errepertorio zabala erakutsiz. Abesten dituen kanten artean betiko abestiak, kanta barriak eta antxinakoen moldaketa barriak dagoz.
Bigarren eguna Mediterraneoko habanerena izango da, L’Espingari kataluniarren eskutik. Talde beterano hori 1982an sortu zan. Gaur arte egin daben bide luze eta oparo horretan, atzerrian be izan dira habaneren doinuak eta beste genero batzuetako abestiak zabaltzeko helburuagaz, tartean 'tabernako kantak' izenekoak.
Jaialdia hilaren 13an (zapatua) amaituko da, Brisas Do Mar de Corma talde galiziarraren emonaldiagaz. Kanta oso desbardinak kantauko ditue: betiko habaneretatik hasita Galiziako itsas kantetaraino.
Urtero legez, ekitaldia Areetako Geltokiko Plazako karpan izango da. Holan, eguraldi txarra izan arren, kontzertuak ez dira bertan behera itxi behar. Emonaldi guztiak dobanekoak dira.
Ganera, aurten, jenteak Itsasoko Azokea be bisitau ahal izango dau. Bertan, bisitariek itsas produktuak erosi ahal izango ditue. Era berean, 'Getxo eta itsasoa' argazki erakusketea be izango da ikusgai, itsasoagaz loturea daben argazkiakaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!