Ekainberri, Ekaingo lezearen erreplikeak ateak zabaldu ditu

Bizkaie! 2008-09-12 13:00

Europako labar-artearen santutegi garrantzitsuenetakoa da Ekain eta Ekainberri, Ekaingo kobazuloen erreplikeak ateak zabaldu ditu dagoeneko. Deban dagoan lezearen kopiari esker 14.000 urte baino gehiagoko eta orain gitxi Gizateriaren Ondare izentautako labar-pinturen % 90 bisitau ahal izango dabe Zestoara hurerratzen diran lagunek.

Europako labar-artearen santutegi garrantzitsuenetakoa da Ekain eta Ekainberri, Ekaingo kobazuloen erreplikeak ateak zabaldu ditu dagoeneko. Deban dagoan lezearen kopiari esker 14.000 urte baino gehiagoko eta orain gitxi Gizateriaren Ondare izentautako labar-pinturen % 90 bisitau ahal izango dabe Zestoara hurerratzen diran lagunek.

Zestoan, Ekainberriren inaugurazino ofizialean, besteak beste, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Kultura diputadua, Rafael Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea eta Alazne Olaizola Zestoako alkatea egon dira.

Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak orain denpora gitxi Gizateriaren Ondare izentautako tokia jagoteko eta babesteko eta, era berean, bere zabalkundeari ate bat zabaltzeko konpromisoa hartu dau.

Gainera, Jesus Altuna eta Miguel Barandiaran ekarri ditu gogora, horreek izan ziralako Debako Ekain leizezuloan sartu ziran lehenengoak 1969an, eta hasieratik, publikoari ez zabaltzea erabagi ebelako, erispide egokiz gainera, ikerketak behar zan moduan egin ahal izateko.

Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Kultura diputaduak milaka urtean Ekain eskualdeko historiaren ikus-entzunezko artxiboa izan dala adierazo dau; Altuna eta Barandiaranen jarrera eta lana goraipatu eta Unescoren Gizateriaren Ondasun izendapenagaz Altunaren eta Barandiaranen lanak saria jaso dauela esan dau.

Horrezaz gan, Andoni Albizuri eta Rafael Rezabal Antxieta Alkarteko kideak be goraipatu ditu, kobazuloa ikusi eben lehenengoak izan ziralako.

Ekainberrira sartu eta berehala, Ekainen topautako lehenengo zaldi-buruaren irudia ikusiko dabe bisitariek. Hori gitxi balitz, ibilbidean zehar, kobazuloko biztanleek orain 14.000 urte egindako 70 irudi inguru topauko ditue, besteak beste, bisonteak, zaldiak eta oreinak. Ibilbideagaz amaitzeko, ikus-entzunezko proiekzino batek jatorrizko kobazuloaren ezaugarrien barri emongo deutse. Bigarren bisitaldi bat egiteko aukerea be badago: barrualdea barriro ikusiko dabe, baina, oraingo honetan, lezearen historia hobeto ezagutuko dabe. Horrezaz gan, Euskadiko arte paleolitikoa jorratuko dauen erakusketa-areto berezia izango dau Ekainberrik.

Zestoako Sastarrain bailaran dago erreplikea, jatorrizko kobazulotik 500 bat metrora.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu