II. GetxoPhoto, 'Mutazioak' lemapean, komunikazinorako leiho edegia, irailaren 11tik urriaren 12ra
2008-09-11 11:08 KultureaKaleak museo, erakustoki bihurtzen dituan GetxoPhoto, argazki Jaialdi gazte baina indartsuak urien ohiko erabilpenari (erosketak egitea, paseatzea…) zeozer erantsi gura deutso, uria komunikazinorako euskarri bihurtuz.
Kaleak museo, erakustoki bihurtzen dituan argazki Jaialdi gazte baina indartsuak urien ohiko erabilpenari (erosketak egitea, paseatzea…) zeozer erantsi gura deutso, uria komunikazinorako euskarri bihurtuz.
Aurtengo gaia ‘Mutazioak’ izango da, eta beraz, aldaketak, transformazinoak, gizartean diran gorabeherak… aldaketa asko bizi doguzalako eta denpora tarte laburrean. GetxoPhoto saiatuko da aldaketa horreei guztiei buruzko argazkiak erakusten eta bidebatez herritarren artean gogoetea sorrarazoten.
II. GetxoPhoton, Philip Kwame Apagya (Ghana), Wang Qingsong (China), Ananké Asseff, Esteban Pastorino, Marcos López (Argentina), Dionisio González, Fernando Maquiera, Pere Formiguera, Miguel Trillo, Jorge Rueda, Ricardo Cases, Miguel Tejero (España), Cecilia Paredes (Perú), Sammy Baloji (Congo), Julio Bittencourt (Brasil) eta Osama Esid (Siria) argazkilarien lanakaz gozetako aukerea izango da. Era berean, euskal ordezkaritzan, José Ignacio Lobo Altuna eta Gonzalo Azumendi eta Andrea Sendónen lanak azpimarra daitekez, Zarautzeko Photomuseum Argazki & Zinema Museoaren parte hartzea ahaztu barik.
Horrezaz gan, argazkiakaz hartu-emonetan, beste arte adierazpen batzuk be lekua izango dabe jaialdian, BertsoPhoto, Post it proiektua, Galeria Mobikorra, Estudio Ibiltaria eta beste jarsduera batzuk tarteko.
Aurten, barrikuntza moduan, jaialdiaren iraupena bera, luzeagoa izango baita eta herriaren inplikazinoa sustatzea dira garrantzitsuenak. 'Izan Sé GetxoPhoto' barruan, hiru ekitaldi izango dira bereizgarri aurten. Algortako San Nikolas plazan pantaila erraldoi batean argazkilari anonimoen argazkiak ikusteko aukerea izango da irailaren 13an, zapatuan, gaueko 21:00etatik aurrera.
Bigarren barrikuntzea argazki lehiaketea da, Getxophoto jaialdiaren edukia, espiritua eta giroa hobeto islatzen daben argazkiak sarituko dira. Gaia: 'Getxophoto 2008' da eta argazkiak irailaren 1 eta 15 artean atara behar dira. Egile bakotxak gehienez 6 irudi aurkeztuko ditu eta azken eguna irailak 21 izango da.
Era berean, Argazki Tailerra be izango da irailaren 19an eta 20an. Goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, 16:00retatik 19:00retara. Hogei lagunentzako lekua baino ez dago eta salneurria 120 eurokoa da. Izena emoteko: info@getxophoto.com
Bestalde, Hogei persona izango dira Pep Bonet argazkilari kataluinarrak antolatuko dauen 'Argazkia: hizkuntza baten eboluzinoa' ikastaroan parte hartuko dabenak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!