Marcillan argitaletxe britaniarrak erderaz argitaratu dau Harkaitz Canoren 'El mar en la cocina' lana
2008-09-15 17:28 KultureaLiburua Librosaurio bildumearen barruan plazaratu da eta 6 urte baino gehiagoko gaztetxuei zuzenduta dago. Danetara, 48 orrialde ditu eta 7,60 euroan eros daiteke.
Marcillan argitaletxe britaniarrak erderaz argitaratu dau Harkaitz Cano idazle lasartearraren 'El mar en la cocina' istorioa. Liburuak Llisa Joverren irudiak ditu.
Lana Librosaurio bildumearen barruan plazaratu da eta 6 urte baino gehiagoko gaztetxuei zuzenduta dago. Danetara, 48 orrialde ditu eta 7,60 euroan eros daiteke.
Harkaitz Cano Donostian jaio zan 1975ean eta Zuzenbidean lizentziaduna da. Haur eta gazte literatura, kronika, narrazino, nobela zein poesia lanak idatzi eta literaturearen arloan nabarmendu dan arren, Euskal Herriko egunkari batzuetan be idatzi izan dau eta irrati, telebista eta komikietarako gidoilari lanetan be ibilitakoa da. 2005ean, Euskadiko Narratiba Saria irabazi eban eta 2006an, barriz, Kritikearen Sari Nazionala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!