Korrontzik zuzeneko diskoa grabau dau
2008-09-11 12:23 MusikeaBaga-Biga diskoetxeak balorazino oso positiboa egin dau Korrontzi taldeak Getxon eskaini eban kontzertuaz. Dinoenez, 3.000 ikus-entzule batu ziran irailaren 4ko emonaldi horretan eta grabautako materialagaz 'lan bikainak urtengo dau'. Taldeak CDa eta DVDa plazaratuko ditu Getxon grabautakoagaz.
Korrontzi taldeak Getxo Folk jaialdian zuzeneko lan bat grabau eban (irailaren 4an). Taldearen ordezkarien esanetan, 'arrakasta itzela izan da'. Egun horretan jasotako materialagaz CD eta DVD batez osotutako 'Getxo' izeneko lana kaleratuko dabe.
Baga-Biga diskoetxetik balorazino oso positiboa egin dabe Korrontzi taldeak Getxon eskaini eban kontzertuaz. Dinoenez, 3.000 ikus-entzule batu ziren irailaren 4ko emonaldi horretan eta grabautako materialagaz 'lan bikainak urtengo dau'.
Korrontzi folk taldeak CDa eta DVDa plazaratuko ditu Getxon grabautakoagaz. Diskoaren grabazinoa Cesar Ibarretxek zuzendu eban eta soinu-mahaian Susane Seivane teknikaria izan zan. DVDa, barriz, Sagar 27 bideo-produktorak egin eban, sei kamara erabilita.
Bietan, Jorge Arribas (La Musgaña), Faltriqueira taldea, Susane Seivane, Maia anaiak (jantzariak), Mikel Urdangarin eta Xabi (Obrint Pas) musikari konbidauek Korrontzigaz egin eben lana entzun eta ikusi ahal izango da.
Bestalde, Korrontzi taldea Malagako Eurofolk Jaialdi-Lehiaketan izan da uda honetan eta lehenengo sariagaz bueltau da etxera.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!