'Google Street View' tresnarako irudiak hartu ditue Bilbon

Bizkaie! 2008-09-11 17:45

Tresna barri horri esker, kalean hartutako benetako irudiak ikus daitekez Internet bidez. Holan, ordenagailuan helbidea sartu ezkero, kale zehatz batean dagoan dendea edo lagunaren etxea ikusi ahal izango doguz, ikuspuntu desbardinetatik ganera.

Google enpreseak igaz jarri eban martxan 'Google Street View' izeneko tresna 'Google Maps' ezagunaren barruan. Tresna barri horri esker, kalean hartutako benetako irudiak ikus daitekez Internet bidez. Holan, ordenagailuan helbidea sartu ezkero, kale zehatz batean dagoan dendea edo lagunaren etxea ikusi ahal izango doguz, ikuspuntu desbardinetatik ganera.

Zerbitzua eskaintzeko, Google enpreseak argazki-makina berezi batez hornidutako auto batetik ataraten ditu irudiok eta, egunotan, autoa Bilbon dagoala zabaldu da Interneteko hainbat forotan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu