Musikea
IV. urtea // 145. zenbakia
Cannes-en egingo dan 'Midem 2006' azokan Euskadiko soinuak izango dira entzungai
Bizkaie!
'Midem' azokeak aurten 40 urte beteten ditu eta lau egunetan zehar munduko diskogintzako enpresarik garrantzitsuenak batuko dira bertan urtarrilaren 22tik 26ra. Nazinoarteko musika azokea urtero legez, Cannes-eko Palais des Festival erakustazokan egingo da eta euskal soinuak bertan izango dira.
Azokeak, ehundaka stand eskaintzen ditu enpresen arteko hartu-emonak zabaldu eta sendotzeko.
Lau egunetan zehar berbaldi eta mintegi desbardinetara hurreratzeko aukerea be izango dabe bisitariek. Hau guztia zuzeneko emonaldiakaz buztartzen da.
Euskal Herriko enpresak be azokan izango dira urtero lez; Euskadiko Soinuak-Basque Music programeak stand propioa eukiko dau azokan baina Euskal Herriko beste enpresa batzuk be euren lekua eukiko dabe.