Zinea  IV. urtea // 145. zenbakia

'Brokeback Mountain' izan da izarra Urrezko Globoen 63. edizinoan


Bizkaie!

Filmak cowboy biren arteko maitasun istorioa kontetan dau eta lau sari lortu ditu danetara: drama onenari saria, zuzendari onenari saria Ang Leerentzat, abesti onenari saria Argentinako Gustavo Santaolallarentzat eta gidoi onenari saria.

Edozelan be, ezin izan ditu bigarren mailako aktoreari (Michelle Williams), soinu-banda onenari (Santaolalla) eta aktore onenari (Heath Ledger) sariak eskuratu. Halan da be, Oscar sarietan segurutik hautagai izango dala esan daiteke.

Sariak // Zinea

- Dramarik onena: Brokeback Mountain.
- Gizonezko aktorerik onena: Philip Seymour Hoffman, Capote.
- Emakumezko aktorerik onena: Felicity Huffman, Transamerica.
- Komediarik edo musikalik onena: Walk the Line.
- Komediako edo musikaleko gizonezko aktorerik onena: JoaquĆ­n Phoenix, Walk the Line.
- Komediako edo musikaleko emakumezko aktorerik onena: Reese Witherspoon, Walk the Line.
- Bigarren mailako gizonezko aktorerik onena: George Clooney, Syriana.
- Bigarren mailako emakumezko aktorerik onena: Rachel Weisz, The Constant Gardener.
- Zuzendari onena: Ang Lee, Brokeback Mountain.
- Gidoirik onena: Brokeback Mountain.
- Musikarik onena: John Williams, Memoirs of a Geisha.
-Abestirik onena: Brokeback Mountain-ko A Love that Will Never Grow Old, Gustavo Santaolallarena eta Bernie Taupinena.
- Atzerriko filmik onena: Paradise Now.

Telebista

- Serie dramatikorik onena: Lost.
- Gizonezko aktorerik onena: Hugh Laurie, House.
- Emakumezko aktorerik onena: Geena Davis, Commander in Chief.
- Komediarik edo musikalik onena: Desperate Housewives.
- Komediako gizonezko aktorerik onena: Steve Carell, The Office.
- Komediako emakumezko aktorerik onena: Mary-Louise Parker, Weeds.
-Telebistako filmik onena: Empire Falls.
-Telebistako filmetako gizonezko aktorerik onena: Jonathan Rhys Meyers, Elvis.
-Telebistako filmetako emakumezko aktorerik onena: S. Epatha Merkerson, Lackwanna Blues.
- Bigarren mailako gizonezko aktorerik onena: Paul Newman, Empire Falls.
- Bigarren mailako emakumezko aktorerik onena: Sandra Oh, Gray's Anatomy.
- Cecil B. DeMille Saria: Anthony Hopkins.