XVI. eta XVII. mendeetako Terranovako arrantzalekuen ganeko gorabeherak Mutrikun
2006-05-15 02:00Michael Barkham kanadarrak Mutrikuko Historia Jardunaldien III. edizinoaren barruan, bigarren berbaldia eskainiko dau etzi, hilaren 17an, arratsaldeko 19:00etan hasita, Zabiel Kultur Etxean.
Michael Barkham kanadarrak Mutrikuko Historia Jardunaldien III. edizinoaren barruan, bigarren berbaldia eskainiko dau etzi, hilaren 17an, arratsaldeko 19:00etan hasita, Zabiel Kultur Etxean. Bertan, XVI. eta XVII. mendeetako Terranovako arrantzalekuen antolaketea, ezaugarri eta berezitasunak azalduko ditu.
Historiadorea eta Cambridgeko Unibersidadean doktorea dan Michael Barkhamek sasoi hareetan Euskal Herriko kostaldeko herrietan izandako eragina aztertuko dau orokorrean. Aditu honek zabaldu zituan pasa dan eguaztenean jardunaldiak Aro Modernoan bajurako eta alturako arrantzaren inguruan emondako hitzaldi baten bitartez.
Datorren maiatzaren 24an, Luis Javier Escudero Dominguezek, historiadorea eta XIX. eta XX. mendeetan Kantauri isurialdeko arrantza eta industria eraldatzailean espezializatua dana, hirugarren eta azken berbaldia eskainiko dau: 'Mutriku: pesca e industria conservera en los siglos XIX y XX' izenpean.
Bertan, herriko arrantza eta kontserba industrien eboluzinoa aztertuko ditu. Berbaldi honek Mutrikuko Udaleko Kultura Sailak antolatu eta Donostiako Untzi Museoak lagundutako Mutrikuko Hiztoria Jardunaldien III. edizinoari amaierea emongo deutso.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!