'Bilbotik Bilbora' liburuak uriburu bizkaitarra ezagutzea ahalbidetzen dau ilustrazino, pasadizo eta bitxikeriakaz
Bizkaie!
Kultur ondarearen zabalkunderako 'Bilbao Izan' izeneko programearen barruan Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Saileko diru-laguntzinoagaz argitaratu dabe liburua Miguel Gutierrez eta Ramiro Higuera arkitektuak eta Eugenio Lasarte abokatuak, Elena Manzarbeitiaren laguntzinoagaz. Laurak marrazkigintzako zaleak dira eta Bilbori buruzko irudiakaz eta ipuin edota pasadizoakaz liburua osotzea otu jaken.
Liburuaren aurkezpen ekitaldian, Kultura eta Euskera zinegotzia dan Jon Sanchezek adierazo dauenez, liburu hau sano interesgarria, didaktikoa, erabilteko erraza eta Bilboko errealidade historikoa erakusten dauena da.
Liburua a+I ComunicaciĆ³n argitaletxeak argitaratu dau La Caixa eta Bilboko Udalaren diru-laguntzinoagaz. 'Bilbotik Bilbora' liburuan uiriburu bizkaitarreko pasadizo eta datuakaz gozetako aukerea dago eta Bilbori buruz Bernardo Atxaga, Mario Vargas Llosa, Gustavo Adolfo Becker edota Pio Baroja lako literatur-maisu handiek idatzitako idatziak irakurri daitekez.
'Bilbotik Bilbora' liburuak, danetara, 116 orrialdi ditu eta euskeraz zein gazteleraz idatzita dago eta eranskin bat ingelesera be itzulita dago. Lehen edizinoan 1.500 ale atara dabez eta liburu-dendetan 20 euroko prezioan salduko da.