Bluesjazz Zirkuitoa Leioan Daniel Amategaz hasita
Bizkaie!
Urtarrilearen 20tik aurrera, hilebetean behin gaueko 22:00etan, Kultur Leioak 'Bluesjazz Zirkuitoa' eskainiko dau. Kafe-anbiguan, giro lasai eta gozoan, blues eta jazz sesinoakaz gozetako aukerea egongo da.
Lehen kontzertuan 'Daniel Amat' eta 'La esquina caliente' izango doguz jazz latinoa eskaintzen. Daniel Amat oso gazterik hezi zan bere jaioterria dan Kubako akorde eta erritmoetan, eta tradizio sonero, trovadoresko eta rumbero osoa jaso dau. Kontzertu honetan 'La esquina caliente' taldea izango dau lagun. Taldea Euskadin ospe handia daben musikariek osotzen dabe, izan be, Kepa Junkera, Gontzal Mendibil eta Mikel Urdangarinegaz kolaborau dabe. Leioako tabladuan ondoak izango dira: Daniel Amat (pianoa), Javier Alzola (saxoa), Julio Andrade (baxua) eta Blas Fernandez (bateria).
Sarrera 3 eurotan eskuratu zeinkiez BBKren orotarako kutxazainetan, 944 310 310 telefonoan, www.bbk.es web orrian eta Kultur Leioako txarteldegian.