Zinea  IV. urtea // 145. zenbakia

Bilboko 'III. Gay-Lesbo/Trans' zinemaldia urtarrilaren 17tik 27ra


Bizkaie!

'Zinegoak' lez ezagutzen dan Bilboko 'III. Gay-Lesbo/Trans' zinemaldia urtarrilaren 17tik 27ra egingo da 56 filmeren proiekzinoakaz; Zinegoak'06, Hegoak elkarteak antolatuta, 11 film luze, 33 labur eta 12 dokumetntal eskainiko ditu.

'III. Gay-Lesbo/Trans' zinemaldiko zuzendariak, Roberto Castonek adierazo dau zinemaldia osotzen daben film guztiak hilebete askotako eta nazinoarteko zinemaldietara eginiko bidaien emoitzea dala. Gauzak holan dirala, 15 herrialde desbardinetako 400 filmetatik, ahalik eta aukeraketa onena egin dala adierazo dau Castonek.

'III. Gay-Lesbo/Trans' zinemaldi hau Arriaga Antzokian, Bilborock Aretoan eta Capitol zinemetan izango da urtarrilaren 17tik 22ra bitartean eta hilaren 23tik 27ra Bizkaiko beste zenbait herritara zabalduko dira emonaldiak, besteak beste, Sopelana, Berango, Galdakano, Getxo, Leioa, Portugalete eta Sestaora.

Informazino gehiago eta proiekzinoen ordutegi eta enparauak behar izan ezkero, zinemaldiaren beraren web orrialdean, www.zinegoak.com edota Hegoak alkartearen web-gunean www.hegoak.com helbideetan topauko dozuez.