Zinea  IV. urtea // 145. zenbakia

GALen inguruko filma datorren udagoienerako


Errealidadean oinarrituriko fikzinoa

'Filmak 15 urteko epea jorratzen dau; lehenengoa, 1983tik 1987ra bitartekoa, Ipar Euskal Herriko atentaduak hasi ziranean; bigarrena, indar polizialen inplikazinoa agertu eta zigor batzuk ezarri ziranean; azkena, handik urte batzuetara Barne Ministerioaren kontrako epaiak kaleratu ziranean', aitatu dau Onetti-k. Era berean, argi itxi gura izan dau ez dana kontauko 'epaietan baino gehiago edo gitxiago, epaitzeko inor ez garalako'.

Pelikula hau datorren udagoienean estreinauko dabe eta miloe bi ikus-entzuleko kopurua gainditu gura dau, behin 'El lobo' aurreko produkzinoa 1,7 miloe personak ikusi eta gero.

Joseba Terreros

'El Lobo' filmak lortutako arrakastearen ostean, Miguel Courtois errealizadoreak eta Mundo Ficción taldeak pantaila handira eroango dabe GALen inguruko istorio eztabaidagarria. Thriller politiko hau astelehen honetan hasi dira filmetan; Antonio Onetti-k gidoilari lanak beteko dauz, sei miloe euroko aurrekontua eukiko dau eta antzezlerik ezagunenak Natalia Verbeke, José García eta Jordi Mollà izango dira.

GAL filma Madrilen eta Euskal Herrian filmauko dabe datozen bederatzi asteetan; Melchor Miralles produktore exekutiboaren esanetan, batez be 'ikuskizun zinematografiko bat' izango da. 'Jazoerak errespetau doguz, baina jakina danez hainbat lizentzia sartu behar izan doguz'. Antonio Onettik, filmaren gidoilariak, Melchor Miralles eta Ricardo Arqués kazetarien ikerlana hartu dau oinarritzat, GALen 15 urteko istorio hau kontetako.

GALek ETAren kontrako gerra zikinean jardun eban sasoi horretan PSOEren esku egoan Barne Ministerioaren babespean, hainbat eta hainbat hildako eta bahiketa eraginez; halanda ze, Natalia Verbeke eta José García izango dira talde terrorista honen sare eta egiturea topau eben kazetarien zeregina beteko dabenak.