Sarean  IV. urtea // 145. zenbakia

Gorrentzako webgunea


Bizkaie!

Britainia Handiko Deaf-Blogs lantaldeak gorrei zuzendutako webgunea sortu dau: www.deaf-blogs.com. Internetek eskaintzen dituan aukerak aprobetxauta, gorrei beren beregi zuzendutako webgunea da. Kontuan hartu behar da egileak eurak be gorrak dirala, beraz, oso ondo dakie zelan egin aurre trabei. Hainbat bideo dagoz zeinuen hizkuntzan eta mundu osoko gorrek euren egoera berean dagozan lagunak ezagutzeko aukerea eskaintzen da.

Blogaren asmatzaileek adierazo dabenez, 'Interneten persona gorrek daukiezan guneak batu gura doguz, euren esperientziak kontetako lekua eskaini gura deutsegu'.