Musikea  IV. urtea // 145. zenbakia

Sagarrondotik 2006


Chambao talde malagarrak 'Pokito a poko' hirugarren diskoa aurkeztuko dau Sagarrondotik Jaialdian, martiaren 17an

Musika elektronikoa eta flamenkoa nahastuz, 'Flamenco Chill' izan zan taldearen lehen diskoa, eta euren kantuak eta Camaronen eta Trianaren bersinoak bildu ebezan. 2003an 'Endorfinas en la mente' diskoa kaleratu eben. Bigarren disko horretara batutako kantu guztiak eurek sortutakoak dira. Disko horrek sari bi jaso ebazan: Musika Sormen Onenarena Ondas sarietan eta Musika Barrien Album Onenarena, Musika Arte eta Zientzien Espainiako Akademiak antolatutako Musikaren Sarietan.

'Pokito a poko' lanean mediterraneoko doinu organiko eta musika elektroniko garaikidearen artean erdibideko puntu bat topau dau taldeak eta daborduko Platinozko Diskoa lortu dabe malagarrek.

Bizkaie!

Sagarrondotik 2.006 jaialdia martxan da eta aurtengoa, martiaren 17, 18 eta 19ko astegoienean izango da. Edozelan be, aurkezpen ekitaldia, hil honen 21ean izango da Hernaniko polikiroldegian Benito Lertxundiren kontzertu bategaz.