Euskerea berbagai  IV. urtea // 145. zenbakia

Euskereak bere erakustokia izango dau Parisen 'Expolangues' azokan

'Munduko hizkuntzak. Hizkuntzaren mundua'


Bizkaie!


Eusko Jaurlaritzeak erakustoki bat izango dau urtarrilaren 18tik 21ra, datorren asteko eguaztenetik zapatura, Parisen egingo dan 'Expolangues' azoka erraldoian euskerearen isla eta zabaltze lanak sustatu zein garatzeko.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen 'Euskraren Berripapera' aldizkariaren urtarrileko alearen arabera, 'Expolangues' urte sasoi honetan ohikoa bihurtzen ari dan kultur topaketa erraldoia da eta aurten 24. edizinoa biziko dau.

Hizkuntza, kultura eta kultur hartu-emonei buruzko topaketa nagusia da 'Expolangues' eta azken urteotako leloari eutsiz "Munduko hizkuntzak. Hizkuntzaren mundua" izenburupean egingo da. Euskerea munduko beste hizkuntza askogaz batera izango da Parisen, bai hizkuntza ofizialakaz zein hizkuntza txiki eta baztertuakaz be.