Musikea  IV. urtea // 145. zenbakia

PAM: ‘Ixa askatzeko diskoa entzun behar da’


Bizkaie!

Puto Amoak Matematiketan taldeko Iker Saenz de Zaitegik, Markos Gimenok, Carlos Balseirok eta Juanmi Bravok disko barria atara dabe, taldearen hirugarrena: 'X'. Taldekideak ia urtebete lanean egon ostean, emoitzea plazaratu barri dabe. Durangoko Azokearen ostean dator diskoa, tartean diskoetxeakaz hainbat arazo izan ostean. Hamar kantuz osotutako lana da, hamar estilo desbardinetan. Izenburua aztertu ezkero, ‘X’ erromatarrez 10 dala konturatuko zaree. Ganera, ‘X’ letreak matematiketan burukomin bat baino gehiago emoten dau.

Diskoan kolaboratzaile ugarik hartu dabe parte. KOKEIN taldearena da kolaborazinorik aitagarriena. Ganera, Maite Arroitajauregik txelo konponketak be egin ditu kanta batzutan eta Raul Bogajo argazkilaria be tartean ibili da lanean.

Taldearen lehenengo pausuak ulertzeko, hogei urte atzera egin behar da. Julio Kagetak 1985ean emon eban lehenengo kontzertua; ostean, hiru disko etorri ziran DANTZUTen eskutik eta orain PAM dago jo eta ke lanean.

Erronkea zuzenekoetan dauka jarrita PAMek eta diskoa Euskal Herriko bazterretan aurkezteko gogo biziz dagozala dinoe.