Jorge Garciaren oleo eta irudiak 2006ko denporaldiari ekiteko
Jorge García Alegríaren koadroek eskaintzen deuskuezan irudiek azterketa hausnartu eta zorrotza eskatzen daben apreziazino desbardinak eskaintzen dieuksuez.
Esan leiteke ikuspegi poliedrikoa eskaintzen dabela; poliedroaren erpin, ertz edo alde bakotxak artelanera hurreratzeko bideak eta emozino ugari edegiten dabez, itxura batean eta kasuren batean kontraesankorrak diranak.
Begirada arretatsuak eta emozinoen sedimentazinoak aurkikuntza segida erakargarri bateranzko gogoetak zuzentzen dabez.
Lehenengo inpresino batek eretxi bitxi batera eroango gaitu. Jorge Garcíaren lanak, margotuta egon beharrean, zizelkatuta dagozala emoten dau. Bere pintzelkaden lodierak eta koloreen banaketa espresionisteak zakartasun inpresino faltsua emon leikie.
Halan da be, estilo honek marrazkilari zehatz eta zorrotza ezkutatzen dau, bai eta ausarta be konposizinoan. Interesgarria da eskortzo, pikatu eta bestelako efektuen ugaritasuna ikustea.
Zinematografiak arteetan, eta ez bakarrik plastikoetan, izan dauen eragina aztertu beharko leuke bateren batek. Baina hori beste kontu bat da.
Laburbilduz, artista zorrotza da, iraganeko artearen ezagutza handia dauka, garaikidetasunari edegita dago eta, aldi berean, zorrotza eta kritikoa da bere lanagaz.
Leopoldo Zugaza
Hasi barri dogun 2006. urte honetan, erakusketaz betetako lau urteko zikloa osotzea da asmoa. Erakusketoi esker, gure Erakusketa Aretoak, Bilboko arte eta kultura eremuan ez eze, urian bertan be leku garrantzitsua hartu dau.
Oraingo honetan Jorge Garcíaren lana aurkezten deutsuegu. Lan freskoa da, eguneroko ikuspegiz, ideia burutsuz, natura hiletako kolore fantastikoz betea, eta datozen bi hilebeteetan edertuko ditu gure Aretoko hormak.
Esana daukagu dagoeneko, abokatutzaren bokazinoa gizartearen esparru guztietan gertatzen diran desbardintasunak babestu eta defendidutea dala, eta, hori dala eta, uste dogu nahitaezkoa dala hain erakusketa desbardinak aurkeztea, nahiz eta guztien ezaugarri izan kalidade handia.
BBK Fundazinoaren babesari esker gauzatu ahal izan dogu hau guztia, izan be, beste batzuetan legez, errealidade bihurtu du aurkezten deutsuegun erakusketa hau.
Nazario Oleada