Sarean  IV. urtea // 145. zenbakia

Info7.com, irratia sarean


Bizkaie!

Info7 irratiak urtarrilaren 27an hasiko dau emisinoa Internet bidez (www.info7.com). Azti-begia alkartearen eskutik, mundu osoan entzun ahal izango dan irratiaren helburua Euskal Herriko zazpi probintziak aintzat hartzea da. Hortik jatorko izena.

Jone Josié eta Iñaki Altuna Azti-begia alkarteko kideek aurkeztu barri dabe egitasmoa. Emisinoaren lehenengo hiru egunetan programazinoa aurkezteari ekingo deutse eta urtarrilaren 30etik aurrera modu progresiboan osotuko dabez programak. Bitartean, goizean magazina egongo da, gero informatiboak gaztelaniaz, frantsesez eta euskeraz. Ganera, kolaboratzaileek tartetxua eukiko dabe eta musikeak be garrantzi berezia izango dau.

FM seinalean emitiduteko baimenak lortzea gatx topetan dabe Azti-begia alkarteko kideek. Beraz, teknologia barriek eskaintzen dabezan aukerak aprobetxetea erabagi dabe. Aurrerantzean irratia satelite bidez zabaltzea da beste helburuetariko bat.