Udalak Bilboko Aste Nagusiaren balantze baikorra egin dau eguraldi txarra izan arren
2007-08-28 02:00Bilboko Udalak, haizea eta euria egin arren, jaien balantze baikorra egin dau gaur, bilbotarrek eguraldi txarrari arpegi ona erakutsi deutsela adierazoz eta Aste Nagusia estaduko jazoera kultural garrantzitsuenetakoa dala gehituz.
Irailaren 20tik 29ra 15 herrialdeetako 19 film lehiatuko dira Donostiako Zinemaldian
2007-08-27 02:00 ZinemeaDavid Cronenberg, John Sayles, Wayne Wang, Nick Broomfield edo Manuel Poirier zuzendari ezagunek euren lanak erakutsiko ditue Donostiako Zinemaldian.
Erotikugao.com, e-mail erotikoen lehiaketea
2007-08-27 02:00Erotikugao e-mail txapelketea teknologia barrien erabilerea bultzatzeko, Sarean gazteen esku-hartzea bultzatzeko eta e-maila komuniketako eratzat sustatzeko antolatu dabe.
REM taldearen zuzeneko lehen diskoa urrian kalean
2007-08-27 02:00 MusikeaZuzeneko lehen diskoa atarako dau REM talde estadubatuarrak urriaren 16an. REM Live izeneko lanak CD bikotxa eta DVD bat batuko ditu. 2005ean egin eben munduko birearen barruan Dublinen eskainitako kontzertua jasoko dau DVDak.
Aste Nagusian izandako parte-hartze handia nabarmendu dabe Konpartsek
2007-08-27 02:002007ko Aste Nagusira euriak gris kolorea ekarri dauen arren, jentearen parte-hartze handia nabarmendu dabe Bilboko Konpartsek. Prentsaurrean balorazino sano positiboa egin dabe nahiz eta eguraldiaren ondorioz hainbat ekitaldi bertan behera itxi behar izan dituen.
Sky, zerua ordenagailuan
2007-08-23 02:00Google enpresa estadubatuarrak 'Sky' aplikazinoa argitaratu dau, Google Earth lako aplikazinoa baina lurra ikusteko izan beharrean, zerua eta izarrak ikusteko aukerea eskaintzen dauena.
Guggenheim museoen arte iraunkorren gidea argitaratu dabe
2007-08-23 02:00Argitalpenaren helburuak artea jentearengana hurreratzea eta museoen bilduma iraunkorren kontzeptu bakar eta barritzailea erakustea dira. Gidea 20 euroan dago salgai Guggenheim Bilbao Museoko Denda-Liburudendan.
Xabier de Felipe biolinisteak Peter von Wienhardt pianisteagaz joko dau Alemanian
2007-08-23 02:00 Euskaldunak munduanKontzertua zapatuan, abuztuak 25, izango da, Salzauko Jauregian (Alemaniako iparraldean), eta Peter von Wienhardt (pianoa) eta Xabier de Felipez (biolina) gan, Sang Hyun Yong biola koreanoa eta Justin Lewis cello estadubatuarra izango dira kuartetoko partaide Beethovenen op. post. WoO 36 nº 1 lana joteko.
EHUk ‘Euskerazko komunikazinoa eta hizkuntza gitxituak’ masterra eskainiko dau
2007-08-22 02:00 Euskerea berbagaiTenkologia barriek ekarritako erronka barrien aurrean kazetari profesional onak eta euskaldunak trebatzea da 2007-2008 ikasturtean Leioako campusean eskainiko dan masterraren helburu nagusia.
Hogei taldek joko dabe Azkena Rock jaialdian
2007-08-22 02:00 MusikeaGasteizko Azkena Rock jaialdiaren aurkezpen kontzertuetan, Xavier Ruddek eta Royal Canalek joko dabe gaueko 21:00etatik aurrera eta sarrerea dobanekoa izango da.
‘Nazino Txikiak Munduan’ izeneko mahai-inguruan izango da Miren Azkarate Quebec-en
2007-08-21 02:00 Euskaldunak munduanAlde batetik, Institut du Nouveau Monde-k antolatutako 'Nazio Txikiak Munduan. Zelan topau lekua handien artean?' izeneko mahai-inguruan parte hartuko dau Azkaratek abuztuaren 25ean. Ganera, 'Nazino txikiak: abertzaletasuna, autortza eta autonomia' izeneko gogoetean be izango da partaide.
Irun, Hondarribia eta Hendaia batzen dituan Bidasoa Folk jaialdia ate joka
2007-08-21 02:00 MusikeaAbuztuaren 24tik 26ra arte, zazpi taldek joko dabe jaialdian. Tartean, Carlos Nuñez gaita-jotzaile galiziarra, Akli D musikari aljeriarra eta Ruper Ordorika izango dira, besteak beste.
Andre Masson frantziarrak Gironan bizitakoak artelan bihurtuta
2007-08-21 02:00 KultureaBildumeak artista frantziarraren 50 artelan batzen ditu, 36ko gerrearen aurreko urteetan Tossa de Mar (Girona) herrian margoztutakoak edota handik Frantziara bultau zanean amaitutakoak.
Hamasei izen barri Zabaltegi-Zuzendari Barriak sailean
2007-08-20 02:00 BarriakHamasei filmek osotuko dabe Zabaltegi-Zuzendari Barriak saila, 2007ko irailaren 20tik 29ra egingo dan Donostiako Zinemaldiaren 55. edizinoan. Sail horrezaz ganera, Zabaltegi-Bereziak atalaren barruan, dokumental edota telebista arloko bederatzi lan batuko dira.
Bost konpainia euskaldun izango dira Tarregako antzerki jaialdian
2007-08-20 02:00 KultureaDeabru Beltzak, Taun Taun Teatroa, Kukai Dantza eta Logela Multimedia, Trapu Zaharra eta Iñaki Mata taldeak izango dira Katalunian, irailaren 6tik 9ra bitartean.
Kepa Junkera eta Larraitz Cisneros izango dira Bilboko jaietako protagonista nagusiak
2007-08-17 02:00Bilboko aurtengo Aste Nagusiko Pregoilariak eta Txupinereak ‘Euskal Herriko jai herrikoienetan’ parte hartzera dei egin dabe. Euren zereginagaz ‘oso pozik’ dagozala dinoe.
Bilboko Aste Nagusiko egitaraua eskuko telefonoan
2007-08-17 02:00Bilbobuseko sei geltokitan Bluetooth teknologia jarri dabe eskuragarri eta, egitarauaz gan, Marijaiaren abestia, jaietako kartela eta gaueko autobusen ordutegiak be deskargau daitekez.
Amerikako jantzak Guggenheimen
2007-08-16 02:00 KultureaNew York City Ballet konpainiak ‘Amerikako Jantzak’ izenburuko errepertorioa taularatuko dau bariku honetan, abuztuak 17, Guggenheim Bilbao Museoan, 12:00etan hasita, ‘Works & Process at the Guggenheim’ programearen barruan.
Literatura Unibersala itzulpen lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik dago oraindino
2007-08-16 02:00Uda tartean dagoala kontuan hartuta, irailaren 5era arte egongo da zabalik EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoagaz antolatzen dauen Literatura Unibersala bildumarako itzulpen lehiaketan parte hartzeko deialdia.
U2 taldearen grabazino-lanak jasoten dituan dokumentala kaleratuko dabe
2007-08-16 02:00 BarriakHere is what is izenburupean, Toronto International Film Festivalen (Kanada) estreinauko dabe U2 taldearen azkenengo diskoan oinarritutako dokumentala irailaren 7an.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...