'Balkoi eta Fatxaden V. Lehiaketeak' lorez bete ditu Lekeitioko kale eta fatxadak

Bizkaie! 2010-07-16 14:26

Lehiaketa honen bitartez, Lekeitio udalerri eder bihurtzeko ahalegina egiten daben herritarrei azaldu nahi deutse Udalak eskerrona. Arau urbanistikoak beteten ez dituenak salbu, Lekeitioko balkoi eta fatxada guztiek hartzen dabe parte lehiaketan herrian kokaturik egote hutsagaitik

'Balkoi eta Fatxaden V. Lehiaketeak' lorez bete ditu beste urte batez Lekeitioko kaleak eta gaur Udalak sariak banatu ditu irabazleen artean. Aitatu lehiaketea 2006tik antolatzen da eta aurreko urteetan izandako arrakasteak lekeitioko ekimenik ospetsuenetakoa bihurtu dau. Hasieratik dauka Lekeitioko Jubilatu Alkartearen eta prozesu osoan eraginkortasun handiz parte hartzen daben herriko lore denden laguntzinoa.

Erosketa-txeketan 200 euroko saria jaso dauen Dendari kaleko 19ko fatxadeak lortu dau fatxadarik onenaren lehenengo saria. Erosketa-txekeak Lekeitioko dendetarako baino ez dabe balioko. Dekorazinorik onena izan daben balkoiei jagokenez, erosketa-txekeetan 150 euroko lehenengo saria Maria Diaz de Haro kaleko 4 zenbakiko 2b eta 2C etxebizitzako balkoiak jaso dau; 100 euroko bigarren saria, San Kristobal Plazako 2 zenbakiko 2.ean dagoan balkoiak jaso dau; eta 50 euroko hirugarrena, Uribarren kaleko 6ko 2. pisukoak.

Lehiaketa honen bitartez, Lekeitio udalerri eder bihurtzeko ahalegina egiten daben herritarrei azaldu nahi deutse Udalak eskerrona. Arau urbanistikoak beteten ez dituenak salbu, Lekeitioko balkoi eta fatxada guztiek hartzen dabe parte lehiaketan herrian kokaturik egote hutsagaitik.

Erakusketeak iraun dauen hilebetean zehar, epaiketa kideek behaketa errondak egin ditue herrian zehar, Lekeitioko fatxada, balkoi, leiho eta begiratoki ederrenak baloretako. Lehenengo epaimahaia Jubilatu Alkarteko kideek osotzen dabe, eta bigarren epaimahaia, barriz, irabazleak izentetan dituen herriko dendariek osotzen dabe. Ondoren, balkoi eta fatxada irabazleek arau urbanistikoak beteten dituen ikuskatzeaz arduratzen dira udal teknikariak.

Balorazinoari dagokionean, balkoi eta leihoetan berauek apaintzen dituen egitura, lorontzi, landare eta loreak hartu dira kontuan. Bestalde, fatxadetan, berauen zaintze egoera, estetikea eta garbitasuna hartu ditu kontuan epaimahiak. Era berean, erispide horreekaz batera, erabili diran lorontziak, horreen garbitasuna, dekorazinoa eta homogeneotasuna lako zehetasunak izan ditu kontuan epaimahaiak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu