EAEko Student Formulako bi taldeak Silverstonen lehiatuko dira

Bizkaie! 2010-07-14 12:43

Formula Student Bizkaia eta Gipuzkoako Tecnun Motorsport Silverstonen (Ingalaterra) lehiatuko dira hilaren 14tik 18ra bitartean jesarleku bakarreko ibilgailuakaz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Student Formulako bi taldeak (Formula Student Bizkaia eta Gipuzkoako Tecnun Motorsport) Silverstonen (Ingalaterra) lehiatuko dira hilaren 14tik 18ra bitartean jesarleku bakarreko ibilgailuakaz, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazo dauenez.

Silverstoneko proban mundu osoko unibersidadeetako 100 talde baino gehiago izango dira lehian. EAEko Student Formulako bi taldeek lehian jardungo dabe barrruko-errekuntzako motordun ibilgailuentzako lehenengo mailan. Lehiaketearen bost egunetan, taldeek zenbait proba gainditu beharko ditue, eta holan, azken sailkapena zehaztuko daben puntuak lortuko ditue.

Ekitaldiaren programea gaur, hilak 14, hasiko da, irekiera eta taldeen izen-emoteagaz. Eguenean, 'scrutineerings'-ak hasiko dira, hau da, ibilgailuak araudiak, segurtasuna eta abar beteten dituen ebaluetako; proba hori gainditu ezean, ezingo da lehiaketan parte hartu. Barikuan ekitaldi estatikoak izango dira: 'Presentation', 'Design' eta 'Cost Judgings'.

Zapatuan, barriz, taldeentzako alderdi dinamikoa hasiko da: 'Aceleration', 'Autocross' eta 'Skid-pad'. Azkenik, domekan izango da proba nagusia, 'endurance' izeneko 22 kilometroko karrera Silverstone zirkuituaren inguruan. Karrerearen ondoren, ibilgailu bakotxaren kontsumoa neurtuko da.

Student Formula ikasteko programa bat da, eta IMechE Institution of Mechanical Engineers izenekoak antolatzen dau, Britainia Handian, injinerutza arloko etorkizuneko talentuak garatzeko. Programa honetan, Europa osoko 100 unibersidadek baino gehiagok hartzen dabe parte, bai eta Amerika eta Australiako batzuek be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu