2010eko Aste Nagusiko Bertoko Pop Rock Erakustaldiak 25. urteurreneko taldeak aurkeztu ditu
2010-07-19 15:31 Musikea2010eko edizino honetan, aurreko urtean baino parte-hartze maila altuagoa izan da: 71 maketa aurkeztu dira, joan dan urtean aurkeztutako 56 lanen aldean. Igoera honek emakumezkoen batezbestekoan be badauka eragina: aurten taldeen % 8,5ek dauka emakumeren bat tartean (14 talde), eta 2009an % 7,8ek (12 banda).
Bilborock 2010eko Aste Nagusiko Bertoko Pop Rock Erakustaldiaren egoitza izango da, abuztuaren 21etik 28ra arte. Aurten Erakustaldiak edizino berezia ospatuko dau: 25.a hain zuzen. Biborockeko eszenatokian arratsaldero, 20:00etan, bertoko Pop Rock bi taldek joko dabe eta, danetara, hamasei talde izango dira bertan joko dabenak.
Hogeita bost urte honeetan zehar bertoko 200 banda, urte guzti honeetan aurkeztutako 1500 maketa baino gehiagoren artean, ezagutzera emon dira erakustaldiaren eszenatokian Aste Nagusiko ingurune ezin hobean.
Aurtengo zortzi emonaldietan estilo ia guztien proposamen barriak izango doguz: rockn’roll, metal, hard-rock, indie-pop, punk-rock, garaje-rock, rock metal eta power pop. Gainera, Bilborockeko kokapenari esker gure Aste Nagusian ohikoa izaten dan euria aurten ez da arazo izango. Horrezaz gan, Bilborockeko ekipamendu teknologikoari esker talde guztien kontzertuak 16 pista digitalean grabauko dira, Erakustaldiaren 25. urteurrenaren oroitzapen legez.
Aurtengo beste nobedade bat konbidautako bi talderen presentzia da. The Extended Plays eta The Qüibbles, Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketatik etorritakoak. Lehenengoak Bilboko Rock Talde Onenaren Saria irabazi eban pasa dan urtean eta bigarrenak Bizkaiko Rock Talde Onenarena. Biek azken egunean joko dabe.
2010eko edizino honetan, aurreko urtean baino parte-hartze maila altuagoa izan da: 71 maketa aurkeztu dira, joan dan urtean aurkeztutako 56 lanen aldean. Igoera honek emakumezkoen batezbestekoan be badauka eragina: aurten taldeen % 8,5ek dauka emakumeren bat tartean (14 talde), eta 2009an % 7,8ek (12 banda). Eta euskeraz abesten daben edo abestiren bat euskeraz egiten daben taldeen batezbestekoak be igoerea izan da: aurten %10ekoa izan da (14 talde), joan den urteko % 5,6aren aldean (10 banda).
XXV. Bertoko Pop Rock Erakustaldira aurkeztutako 71 talde tartean emakumeren bat daben hiru talde aukeratu dira; horreen artean, Metraia nabarmentzen da, bere bost kide emakumeak baitira. Bestetik, bost dira abestiren bat euskeraz abesten daben aukeratutako taldeak.
Aste Nagusiko XXV. Bertoko Pop Rock Erakustaldia. Egitaraua
- Zapatua 21: Rock & Roolla: METRAIA http://www.myspace.com/metraia+ PORCO BRAVOhttp://www.myspace.com/porcobravo
- Domekea 22: Metala: EVIL SEEDS http://www.myspace.com/evilseedsmetal+ ALL REASONShttp://www.myspace.com/allreasonsmetalcore
- Astelehena 23: Hard Rock: LAST FAIR DEAL http://www.myspace.com/lastfairdealband + THE SULFATORS http://www.myspace.com/thesulfators
- Martitzena 24: Indie Pop: AUTOSTEREO http://www.myspace.com/lautostereorock + EIGHTMAN http://www.myspace.com/8eightman
- Eguastena 25: Punk-Rock: VINAGRE http://www.myspace.com/satanagre + ELFO NEGRO http://www.myspace.com/elfonegroxxx
- Eguena 26: Garaje-Rock: ÚLTIMO DÍA http://www.myspace.com/ultimodiaweb + GORA GORA KIDS http://www.myspace.com/goragorakids
- Barikua 27: Rock Metal: MEIDO http://www.myspace.com/meidospace + HORN OF THE RHINO http://www.myspace.com/rhinomotherfuckers
- Zapatua 28: Power Pop: THE EXTENDED PLAYS http://www.myspace.com/extendedplays + THE QÜIBBLES http://www.myspace.com/theequibbles
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!