The Wailers talde mitikoa zapatuan Getxon

Bizkaie! 2010-07-15 14:12   Musikea

Getxoko Udalak antolatuta, The Wailers taldeak kontzertua eskainiko dau datorren zapatuan, hilak 17, Getxon, Algortako Portu Zaharrean, gaueko 22:00etan hasita. Bob Marley zanaren talde ospetsuak bere 40. urteurreneko biran joko dau Algortan eta sarrerea dobakoa izango da.

Getxoko Udalak antolatuta, The Wailers taldeak kontzertua eskainiko dau datorren zapatuan, hilak 17, Getxon, Algortako Portu Zaharrean, gaueko 22:00etan hasita. Bob Marley zanaren talde ospetsuak bere 40. urteurreneko biran joko dau Algortan eta sarrerea dobakoa izango da.

Barikuan, barriz, hilaren 16an, lau euskal musika taldek joko dabe leku berean, 20:30etatik aurrera; The Uski's boskote bizkaitarrak doinu surferoen eragina dauen rock freskoa ekarriko dau Getxora. Gainera, Betagarri talde beteranoak, Euskal Herrian zein atzerrian ehunka kontzertu emon dituan taldeak, ska musikea ardatz hartuta emonaldi interesgarria eskainiko dau.

Barikuko kontzertuan, beste talde bik joko dabe. Batetik, Amaiur, pop musikea eta jai-kanta alaiak buztartzen dituana, eta, bestetik, Erasoka, Getxoko talde gaztea.

Zapatuan, reggae musika izango da protagonista, genero horretako talde ospetsuenetakoa dan The Wailers-egaz. Bob Marley zanaren talde mitikoa 40. urteurreneko biran dator Getxora. Goitik behera erabarrituta, abesti barriak eta betiko kanta klasikoa joko ditue.

Bob Marley hil zanetik 28 urte pasau eta 250 miloe disko baino gehiago saldu arren, The Wailers taldeak 200 kontzretu baino gehiago emoten ditu urtero mundu osoan zehar, Aston Barrett taldearen sortzaileetako bat buruan dala. Giroa berotzeko, The Wailers-en aurretik, Sweet Oblivion banda getxotarrak joko dau. Ce-k (abeslaria), Alfon Aranak (abeslaria eta gitarristea), María Isasik (teklatu-jolea), Txema Solanok (baxua) eta Gurruk (batería) osotzend aben taldeak pop-rock erritmoak eskainiko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu